Istripuei Stop Elkarteak ‘ElkarBizi’ proiektua aurkeztuko du Ermuan
Istripuei Stop Elkartea Euskadin ‘ElkarBizi’ izenaz ezagutzen den proiektua aurkeztuko du Ermuan urtarrilean zehar DBHko ikastegietan. Aurkezpena Mugikortasun Seguruaren Heziketaren barne egingo da, Ermuko Txirrindulari Elkartearen eta Udaltzaingoaren laguntzaz. Aurkezpen ekitaldi eta barne hartzen dituen jarduerak urtarrilaren bigarren hamabostaldian gauzatuko dira, ikastetxeekin hitz egin eta adostutakoaren arabera.
Proiektua bi zatitan aurkeztu eta landuko da: lehenengo atala teorikoa izango da eta ikastetxe bakoitzeko gelatan gauzatuko da. Bigarren zatia erabat praktikoa izango da, bizikleta erabili eta zirkuituan probatzekoa. Begirale eta partaideek txirrindularitza eskolako entrenatzaileak, elkartean mugikortasunaren gaia landu eta hezten duen Idurre Ormaetxea, Udaltzain agente bat eta herriko txirrindulari profesional edo txirrindulari ohia izango dira.
Istripuei Stop Elkarteak ‘Elkartu eta Bizitzaz’ hitzak uztartuaz sortzen den hitz jokoaren proiektuaz ondorengo helburuak lortu nahi ditu: txirrindularitza segurua hedatzea, bizikleta mantentzen eta prest izaten irakastea, bizikletaren gain dugun abilezia gehitzea, erabiltzen ohi ditugun bideak hobe ezagutzea, zirkulazio arauak eta bide heziketako baloreak ezagutu eta zabaltzea eta txirrindulariontzat seguruak diren ibilbideak prestatzea. Hori guztia lortu ahal izateko, gomendioak emateaz gain errepidean ibiltzen garen guztion artean errespetua jokaera nagusia izan dadin lanean ari dira.
Jarraian argazki sorta bat uzten dizuegu, non elkarteak Durango herriko hainbat ikastetxeetan gauzatutako jarduerak ikus daitezkeen. Horietan Pedro Horrilo txirrindulari ohi ermuarra, Idurre Ormaetxea eta ‘Duranguesa’ elkarteko kideek parte hartu zuten.
Lotutako albisteak
Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko