Iragankorrak ez diren elikagaien bilketa berezia: Ermuan jaso eta bertan banatzeko
Udal Gizarte Ongizate sailak aste honetarako iragankorrak ez diren elikagaien bilketa berezia deitu du Gurutze Gorriarekin batera eta elkarlanean, Ermuko Eroski eta BM supermerkatuen laguntzarekin. Bilketa berezi hori ostiralean –abenduaren 19an egingo da- goizeko bederatzietatik hasi eta arratsaldeko seiak bitartean, San Pelaion Eroski Center eta Zeharkaleko BM supermerkatuetan. Bat egin eta lagundu ezazu, benetan behar duenari. Herrian biltzen den guztia langabezian egon edo diru-sarrerak jaistearen ondorioz zailtasunetan dauden herriko familiei laguntzera bideratu da.
Krisialdi egoeran sartu ginenetik hainbat elkartasun dei jarraian egin ditugu eta badirudi errepikatzen ari garela, nahiz eta partekatzearen izaera eta esentzia bere horretan mantendu. Egoera larrian denbora luzez mantentzeak, elikagaiak bildu eta hartzea premiazko da familia askoren etorkizunerako. Eguberri garaia berezia da, asmo onak eta bihotz bigunagoak izan ohi ditugunak. Nolanahi ere, familien beharrak ez dira une puntual bati mugatzen, urte osoan zehar mantentzen baitira. Izan ere, etengabeko bilketa egiten duen puntua dugu Konbentukoa kaleko Abiapuntu bulegoan, bertan produktuak utz ditzakegularik goizeko 9etatik arratsaldeko 3ak bitartean.
Oraingo honetan, herritarroi dei egiten dizuegu elkartasun ekimen honekin bat egin dezazuen, bildutako guztia datozen aste eta hilabeteetan premia dutenei banatzeko erabiliko baitugu. Behar diren elikagai eta produktuak ondorengo hauek dira: esnea, olioa, arrain eta barazkien kontserbak, tomatea, galletak eta abar… Lagundu ezazu, zure ekarpena benetan garrantzitsua da!
Informazio gehiagoko atalean eta lasterbidez, herriko etxebizitzetara zabaldu dugun informazio oharra uzten dizuegu pdf formatuan.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan