Exodus 3D eta Ken Loachen azken filma asteburuan ikusgai izango Ermua Antzokian
2014ko zine programazioa amaitzear dugu eta aste honetan Ermua Antzokian denboraldiko filma harrigarri hainbat ikusteko aukera izanen dugu. Urteko azken zinekluberako dokumental aparta aukeratu dugu; La sal de la tierra titulukoa, Wim Wenders eta Juliano Ribeiro Salgado zuzendariena. Filmak Sebastiao Salgado argazkilari brasildarra du ardatz argazkilaritza dokumentala arte lanean bihurtu izan duelako. Lanak aurtengo Canneseko Jaialdian epaimahaiaren sari berezi jaso du eta baita ikusleena ere Donostiakoan. Filma iradokitzaile eta estimulatzailea da. La sal de la tierra iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Ken Loach zuzendari britainiarraren azken lana Jimmy’s Hall izenekoa ikusi ahal izango dugu. Eduki sozial handia izan eta bere ohiko kolaboratzaile den Paul Lavertyk idatzitako gidoia duen filma harrigarria da. Salaketa egiten duen filma eder eta zintzoa da, zuzendariak egiten dituenei jarraiki, zeina James Gralton aktibista irlandarraren figuran oinarriturik dago. Graltonek bere herrialdeko lur-jabeei, elizari, eta Estatuari berari aurre egitera ausartu zen, betidanik zanpatua sentitu izan den herriko musika eta kultura ezagutzera emateko. Filma eraginkorra da, dotoreziaz egindakoa eta konformismoarekin bateraezina. Jimmy’s Hall larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren aukera eta proposamena Exodus: dioses y hombres 3D filma izanen dugu, Ridly Scott zuzendari jada historikoaren azkena. Scottek hainbat lan arrakastatsu egin izan ditu, besteak beste, Thelma y Louise, Alien, Blade Runner, edo Gladiator esaterako. Exodus ikuskizun totala da, Moisesen eta Ramses faraoiaren arteko borroka kontatzen duena. Filmean aktore izar ugari bildu ditu eta denen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Christian Bale, Sigourney Weaver, Ben Kingsley, John Turturro eta María Valverde. Produkzio gorena da, Espainian proiektatu izan den lehen asteburuan hiru milioi euro bildu izan dituena. Epopeia biblikoa, epikoa eta ausarta. Ikuskizun bisual aparta eta 3. dimentsioak ematen duen xarmaz. Exodus: dioses y hombre 3D larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratseko 5etan Niko 2, hermano pequeño, problema grande titulua ikusi ahal izango dugu. Haurrentzako ekoizpen abegitsua, trama nagusia Eguberritan kokatzen dena. Niko orein txiki bat da, bere aitak Santa Clausentzat lan egiten duenez ez dute elkar ikusteko aukera handirik. Oraintsu anai berri izan du eta horrek egoera korapilatu izan du.
Azkenik, gogorarazten dizut Abenduko bonoa 13,20 eurotan eskuragai dugula Lobianon nahiz Antzokiaren takilan.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan