Gabonetako haur kanpainaren baitako jarduerak hastear

22.12.14
Ermua Antzokia

Gabon jaiak ate joka ditugu eta urtero bezala haur eta gazteek herrian Gabonetako parkea izango dute herrian, guztion gozamenerako. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Aurreko urteetan bezala atrakzio asko izango dira eta, besteak beste, ondorengoak ekarriko dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, bideo kontsolak, eta eskulanak egiteko tailerrak. Goizeko ordutegia 11etatik eguerdiko ordu 1etara eta arratsaldez, lauretatik zortzietara. Ermuko Gabonetako haur parkea aurrera ateratzeko Gurutze Gorriko eta ‘Antxitxiketak’ begirale taldeko monitoreak izango dira laguntzen.

Gabonetako kanpainaren barne ere, haurrek hainbat ikuskizun ikusi ahal izango dituzte. Gabon gauean, goizeko 11etan, Olentzero txiki aterako da kalejiran, Anaitasuna ikastolaren laguntzaz. Hiru egun beranduago, 27an Glu-glu produkzioak Antzerkia ‘Hansel eta Gretel’ muntaia aurkeztuko du. Abenduaren 30ean, pailazoen ikuskizuna izango Txirri, Mirri eta Txiribiton hirukotearekin. Ikuskizun biek Antzokian egingo dira, arratsaldeko bostetatik aurrera. Sarrerek 4 euro balio dute. Urtearen azken egunean, 31n alegia, txindurri dantza eta txistu taldeak harrera egingo dio Olentzerori, ondoren kalejira egiteko. Azkenik, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen bezperan. Urteroko legez, kabalgata aterako da herriko kaleetan barrena, kultur zentroen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu