Pablo Lópezek kantaldia emango du Ermua Antzokian

23.12.14
Ermua Antzokia

Pablo Lopez (Malaga, 1984) kantari eta konpositore andaluziarrak Ermua Antzokira datorkigu aste honetan emanaldia eskaintzera. Ikuskizuna ostiralean –abenduaren 26an- izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean. Eta emanaldia jasi artean Antzokiko takilan bertan.

Gaztea izan arren Pablo Lópezek denbora luzea darama musika lantzen, baina, zalantzarik gabe, oraintxe iritsi zaio ilaran aurrea hartzeko eta lehen lerroan jartzeko momentua. Hala egin du bere lehen disko berrian, non betiko pop espainiar melodikoa pianoaren pultsioarekin nahasten duen. Bere debuteko diskoa “Once historias y un piano” salmenta-zerrendetako lehen postuetan sartu zen zuzen zuzenean. Abesti eder sorta bat, bere bandaren laguntzarekin maisutasunez interpretaturik.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako