W. Allenen azkena eta Pingüinos de Madagascar 3D amaiera emango 2014ko zine programazioari

23.12.14
Ermua Antzokia

Asteburu honek amaiera emango dio Ermua Antzokian zinez beterik bizi izan dugun urteari eta hiru filma apartarekin itxiko dugu urtealdia, urtean zehar eskainitako kalitateari eustsiz.

Osteguna Eguberria izango denez, aste honetan ez dugu zineklubik izango. Larunbatean Matar al mensajero filmaren lehen proiekzioa eginen dugu arratseko zazpi eta erdietan. Michael Cuesta zuzendariak egin eta abiadura handia duen thrillerra, benetako gertakizunetan oinarritua dagoena. Aktore protagonista Jeremy Renner da, Gary Webb kazetariaren istorioan murgilduko gaituena. Hau ikerketa arriskutsuan murgilduko da CIA erakundea eta trafikante sareak lotzen dituen trama iluna argitzeko. Sare horiek beltzen auzoetan krak droga gazteen artean sartzen saiatzen dira legez kanpoko diruaz erakundea finantzatu eta armak erosteko. Lan polemikoa da, konprometitua eta hotzikara sortarazten duena, bizi-bizia, politika eta ikerketa uztartzen dituena, ikerlearen drama ere gehituz. Matar al mensajero igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Magia a la luz de la luna titulukoa da, Woody Allen zuzendariaren azken lana. Emma Stone eta Colin Firth, epokako komedia da aurreko mendearen 20 hamarkadan Frantziako kostalde Urdinean kokatzen dena. Han mago britainiar bat goi mailako pertsonai esanguratsuen babesa duen medium gaztearen gezurrak agerian utzi nahi ditu. Filma fresko eta dibertigarria, Allenek gehienak bezala, Firth eta Stoneren arteko interpretazio borroka aparta azpimarra behar delarik. Filma bitala da, ikustea merezi duena, fotograma bakoitza gozatzen baita. Magia a la luz de la luna larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Haurrentzako saioan, aldiz, igande arratseko 5etan Pingüinos de Madagascar 3D ikusi ahal izango dugu. DreamWorks etxearen produkzio sinestezina, dibertsioz beterikoa, mundua suntsitu nahi duen Salitre doktorearen kontra borrokatzen duen pinguino talde barregarriaren abentura zoroen bilduma. Gag beterik, harridura eta barreak ugariak dira, zinta osoan zehar mantenduaz. Lan bikaina da.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan