Urtarrilaren 1ean kudeaketa gain hartuko du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak
Urtarrilaren 1ean Ermua udalerrian uraren ziklo integraleko kudeaketa osoa gain hartuko du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Erakundeak azken hogeita lau urtez zerbitzua bete duen Aquarbe –hasieran Ansa eta ondoren Aquagest izeneko- enpresa ordeztera dator. Ermuak maiatzean eskatu zuen Gipuzkoako Ur Kontsortzioan sartzea, erakunde horrek herriko uraren ziklo integraleko kudeaketa osoa gain har zezan. Horretarako entitatearen Estatutuak hasierako izaeraz onartu eta Aquarbe enpresarekin indarrean zuen kontratua bertan behera uzteko eskaria luzatu zuen, zeina etsi bukatuko den trantsiziozko sei hilabeteren ondoren.
Gipuzkoako Kontsortzioak bere egoitza eta bulegoa irekiko du Santiago Plazako 3. eraikinaren etxabean –Nane arropa dendaren alboan- non ur hornidurarekin zerikusia duen kudeaketa guztiak egin ahal izango ditugun (alta eta bajak, erreziboen helbideratzeak, kontadoreen mantenuari buruzkoak, matxurak, kontsulta eta erreklamazioak, eta abar…). Bulego hori urtarrilaren 7an irekiko da, Eguberriko jai egunak pasa ostean eta lokala prestatzeko lanak amaitutakoan. Bulegoaren ordutegia goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1era bitartekoa izango da.
Halaber, edozein eragiketa egiteko 902302222 telefonoa jartzen du bezeroen esku Gipuzkoako Ur kontsortzioak, hala nola, alta, baxak, erreklamazioak, matxura abisuak…. edo beste edozer. Telefono hori egunean 24 ordu erabilgarri dugu, urteko 365 egunetan.
Aquarbek 2014ari dagokion azken erreziboa bidaliko digu egun gutxi barru
Beste aldetik, Aquarbek, 2014ko seigarren eta azken bi hilekoari dagokion erreziboaren kobratzeari ekingo dio datozen egunetan, borondatezko fakturazio-ordainketa 2015eko urtarrilaren 13tik otsailaren 13ra bitartean ezarrita baitago. Epe horretan ordaindu behar diren erreziboen gainean -2015eko otsailaren 13ko azken egunera bitartean- beharrezko ikusten dituzun kontsultak, zuzenketak edo bestelako oharrak Aquarbeko langileek argituko dizkizute 944750355 telefonoan, 8:30etik 14:00etara bitarteko ordutegian eta astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetan.
Zerbitzua kudeatzen duen enpresa aldatu izanak hainbat aldaketa ekarriko ditu berarekin, Udalbatzak Kontsortzioaren Ordenantza bere egin zuenez, hemendik aurrerako erreziboak hiru hilean behin kobratuko zaizkigu, hau da urtean 4 errezibo sei izan ordez.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n