2015erako egutegi praktikoa argitaratu eta banatu digute Gizarte Zerbitzuek

30.12.14
Gizartea

2015erako egutegi praktikoa jaso berri dugu ermuar guztiok gure etxeetan. Argitalpen eta banaketa horren atzean herriko udal Gizarte Zerbitzuek ditugu. Ekintza kanpaina baten barne dago, zeinaren helburua “udal gizarte zerbitzuen potentzialtasuna hedatzea eta sakontasun gehiagoz ezagutaraztea da”, herritarrok behar izanez gero gure esku ditugun zerbitzu, laguntza eta asistentzi baliabideen berri eta nora joan gaitezkeen argi eta eskura izan dezagun. Ekimenaren bidez udalerriko etxebizitza ‘guztietan’ sartu nahi izan dute, urte osoan zehar begien aurrean izan ditzagun, praktikoki laguntzeaz gain herriko zerbitzu publikoetan ditugun aukerak gogoraraziz. Horretarako horma egutegia prestatu dute, A3 tamainakoa (297x210 mm), hile bakoitzeko orri bana duena eta egun bakoitzeko tarte hutsak edo espazioak horietan oharrak idazteko aukera emateko –gogoratu beharreko datak, urtebetetzeak, hitzorduak, edo antzerako gauzak-. Aukera horri esker, erabilgarritasunaren funtzioa areagotu eta gugandik hurbil mantendu dezagula posibleago eginez. Argitalpena koloretan inprimatu da eta argazki alegoriko batzuk daramatza, mezu nagusi bat azpimarratuaz: ‘Gugandik hurbil. Irtenbideak bilatzen laguntzen dizugu’.

Egutegiak laburki eta egoera zehatzen bidez bakardadea, zailtasun ekonomikoak, dependentzia egoeradunen atentzioa, mugikortasun zailtasunak, asoziazionismoaren aukerak, toxikomaniak, langabezia, familia edo bikotearekiko arazoak, immigrazioa, eta abar… agertzen ditu hile bakoitzean eta horiei aurre egiteko ditugun baliabideak gizarte zerbitzuetan edo udalekoetan. Hainbat aukeratan –urtarrila, ekaina, abuztua eta azaroan bezala- argitalpenak udalean ditugun eta horiekin elkarlanean jarduten eta baliatzen diren beste hainbat zerbitzu aipatzen dituzte, -kirola, Abiapuntu, Toki garapena edo Aukera Berdintasuna- esaterako, guztiak udal izaera dutela eta udaletxeak eskaintzen dituela ahantzi gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz