'El Hobbit' eta 'Mortadelo y Filemón' filmek hasiera emango 2015eko zine programazioari

30.12.14
Ermua Antzokia

Asteburuan hasiera emango diogu 2015eko zine programazioari. Urtarrilerako karteleran egun hauetan ditugun edo laster batean estreinatuko diren filma onenak hautatu ditugu.

Zineklubean lau filma proiektatuko ditugu. Aste honetan ez da saiorik egingo osteguna Urte Berri eguna izango dugulako. Emanaldi hauetan ikusi ahal izango dugunen artean Volker Schlöndorff zuzendariaren Diplomacia; Dietrich Brüggemannen Camino de la cruz, Xabier Dolanen Mommy, eta atzerrira lan bila irten behar izan duten gazte espainiarren Iciar Bollainen En tierra extraña proiektatuko ditugu.

Zine komertzialean beste hamar titulu emango ditugu Ermua Antzokian. Estreinaldi deigarri ugari izango, besteak beste: Brad Pittek protagonizatzen duen gerra drama Corazones de acero; Hollywoodeko bestelako arrakasta zenbait: Tim Burtonen Big eyes, Bill Murray protagonista duen St. Vincent komedia korrosiboa. Zine europar onenak ere bere tartea izanen du: Sophie Lelloucheren Paris-Manhattan eta Philippe de Chauveron zuzendariaren Dios Mio, ¿Pero qué te hemos hecho? titulu arrakastatsuarekin. Horiez gain Mike Leigh zuzendari britainiarraren Mr Turner eta Alan Turing matematikariaren bizitza gorabeheratsuaren inguruko Imitation game thriller harrigarria. Espainian egindako filmen artetik Alfonso Zarauzaren Los Fenómenos titulua izango dugu pantailan.

Haurrentzako emanaldiei dagokionez, aurreratzen dizuegu ondokoak ikusi ahal izango ditugula, Disneyren Big Hero 6 3D eta Alexander y el día terrible horrible, espantoso, horroroso; euskaraz eta Euskadin egindako Haurrak eta Lapurrak eta Dixie y la rebelión zombi tituluak, hurrenez hurren.

Larunbatean izango dugu lehen proiekzioa, Ira Sachs zuzenariaren El amor es extraño filmarekin. Protagonistak John Lithgow eta Alfred Molina dira. New Yorken gizoenen arteko ezkontza baimendu eta gero, elkarrekin 39 urte daramatzaten George eta Ben bikotekideek ezkontzea erabakitzen dute. Erabakia hartzetik aurrera guztia korapilatu egiten da. Filma dotore, sentimental eta fina da. Nabarduraz eta hausnarketaz beterik dago. Nolanahi ere, edukiaz gain zerbait azpimarratzekoa bada, aktore bien lan bikaina da. El amor es extraño larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Peter Jackson zuzendariaren El Hobbit. La batalla de los 5 ejércitos 3D filma ikusgarria da, Bilbo hobbit gaztearen abenturari amaiera ematen dioena. Hain ezaguna denez, ezer gutxi gehiago dago esaterik.ñ Zine izar ugarik emanen diote bizitza eraztunaren komunitateko pertsonaiei. Energiaz gainezka eta 3Dimentsiotako teknologiaz. Elementu ugari uztartzen ditu 144 minutuko luzera duen filma honetan, entretenimendu ikusgarria eta magiaz gainezka datorkiguna. El Hobbit. La batalla de los 5 ejércitos 3D larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan herrian ikusteko aukera izango dugu ermuarrok.

Azkenik, haurrentzako emanaldian, arratseko 5etan Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo 3D ikusi ahal izango dugu. Are handiago egiten duen Ibañez autorearen pertsonaiak eta horien umoreaz gozatzeko aukera eskainiko digu Havier Fesser zuzenariak, gehi 3Dimentiotako ikuskizun paregabeaz. Filma benetan ikusgarria.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan