Olentzerok urteari agur esango dio Ermuan

30.12.14
Gizartea

Olentzero Ermurako bidean da. Gure herrira bihar iritsiko baita, urteko azken egunean, Gabon zaharrean. Ohiko legez, biharko kalejira ‘Txindurrik’, dantza eta txistu taldeak, antolatu du, zeina arratsaldeko 6etan abiatuko den. Hiriguneko kaleetan zehar ibili ondoren Orbe Kardinalean amaituko da ekitaldia. Plazan ikazkinari agur esango zaio, panpinari sua eman eta erre ondoren.

Euskal Herriko herri gehienetan Olentzeroren etorrera 24an ospatzen bada ere, Ermuan 31n egiten diogu harrera. Horren arrazoia argitzeko gerra sasoira joan beharra dago. Olentzero ospatzeko kalera taldean irten ahal izateko agiri eta baimen guztiak behar ziren garaira hain zuzen ere, behin batean, baimenok ez ziren 24rako iritsi eta egun horretan ezin izan zen kalejirarik egin. Hala eta guztiz ere, ermuarrek ez zuten etsi eta baimenok eskuratu ahala, atzerapenez bazen ere, ekitaldia egitea erabaki zuten urteko azken egunean. Harrez geroztik, urtez urte, Olentzero Ermura 31n etortzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz