Urte berriaren hasieran komedia dibertigarri bi ikusgai Ermua Antzokian
Eguberri eta jai egunak atzean utzi ondoren, Antzokiak ohiko jarduerara bueltatuko da. Gaur urteko lehen zineklubaren saioa izango dugu, non Xabier Dolan zuzendariaren Mommy film kanadarra ikusi ahal izango dugun. Drama aparta eta emozioz beterikoa da, zeina epaimahaiaren saria jaso zuen Canneseko azken jaialdian. Emakume alargun bat 15 urteko semearen kargu hartu behar du bakarrik, seme hori hiperaktiboa izanik. Biek elkarrekin oreka berri eta itxaropeenaren bila jardungo dute. Mommy filma harrigarria da, hunkigarria, energiaz beterikoa. Interpretazio bikainak ditu, lazgarria eta dibertigarria da aldi berean. Mommy jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Larunbatak bide emango dio zine komertzialari. Sophie Lellouche zuzendariaren Paris-Manhattan titulukoa lehen aldiz ikusteko aukera izanik, arratseko zazpi eta erdietan. Alice farmazialari gaztea da, Woody Allenekin obsesionaturik dagoena. Zoriontsu bizi den arren, familiak mutil-laguna edo senarra bila dezan nahi du, eta Allenen ustezko gomendioei jarraiki lan horri ekingo dio, pertsona egokiaren bila. Paris-Manhattan komedia dotorea da, dibertigarria eta ateraldi gatzunak dituena. Ikuslea inteligentziaz entretenitzeko helburua betetzen du. Paris-Manhattan filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren aukera eta proposamena Theodore Melfiren St. Vincent titulua da. Beste komedia on bat, baina oraingo honetan Hollywood faktoriakoa. Aktore protagonistak Bill Murray eta Naomi Watts dira. Maggie banandutako emakumea da, seme adoleszentea duena eta ondoko bizilagunarekin utzi behar izaten duena lanera joan ahal izateko. Bizilaguna jubilatu erretxina da, zaletasun eta afizio ez oso onargarriak dituenak. St. Vincent komedia freskoa eta heterodoxoa da, Bill Murrayk lan aparta eginen duelarik. Oso dibertigarria. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.
Igandean, haur eta gazteentzako saioan Hurrak eta lapurrak tituluko filma ikusi ahal izango dugu euskaraz. Karraskari zoroen taldeak lapurreta zaila prestatzen du dibertsio bitxiaz: intxaurren biltegia eraso eta hustea.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan