San Pelaio parkeko haurrek duten jolastokia estaltzeko lanak hasi berriak

09.01.15
Hirigintza

San Pelaio parkeko haurren jolastokia estaltzeko lanak hasi berri dira, Udal Alor Teknikoak aditzera eman duenez. Lanari ekin aurretik atzoko egunean zonaldea babesteko hesiak jarri ziren eta haurren zabu edo jolaserako tresnak zerbitzuz kanpo utzi. Gaurkoan langileek lauki itxurako zuloak prestatu dituzte, arku metalikoak leku horietara lotuko baitira. Guztira 300 metro karratuko eremuari estaldura jarriko zaio. Egitura arku metalikoak izango dira eta horien gainetik lonazko oihal plastiko inpermeabilizatua jarriko da, tiranteekin. Estalpeari esker haurrek jolas gunea urte osoan zehar erabili ahal izango dute eguraldia edozein izanik ere, eguzkia nahi euria bada. Obra eta egitura Kataluniako ‘Arquitectura textil’ izeneko enpresak egingo du, 128.000 euroren truke. Lanak hamar bat egun iraungo dutela aurreikusita dago.

Obra egiteak hainbat aldaketa ekarriko ditu San Pelaio auzoko trafiko eta gidarientzat

Udal Bulego teknikoak iragarri duenez bihar iritsiko da materiala eta egitura metalikoen arkuak dakartzan kamioia. Kamioi horrek dakarren materiala jaitsi eta bere lekuan kokatzeko garabi bat erabili behar da eta horregatik tarteka Diputazio kalea moztu egingo du Udaltzaingoak, Extremadura zeharbidetik Baltarrek egindako garaje eraikinera bitartean, Burruntzi tabernaren albora bitartean. Hori horrela, bulegoak eta Segurtasun alorrak dispositibo berezia prestatu eta lekua erreserbatu dute, zati horren barne dauden lerro aparkalekuak ezabatuz aipatu garajeetara autoak sartu eta irteterik izan dezaten bermatzeko. Zama-lanak eta kolokazioa bihar –larunbatean- hasiko direla eta astelehenean –urtarrilaren 12an- jarraituko dutela aurreikusita dago. Udaltzaingoak herritarroi pazientzia izan eta laguntzeko eskatu digu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke