3050 pertsonatik gora izan dira azken Gabonetako Haur Parkean

09.01.15
Kultura eta Gazteria

3.052 pertsona sartu dira itxi berri den 2014ko Gabon Haur Parkera. Parkea bederatzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun eta hogeita bederatzi pertsonatik gorakoa da. Partaideen kopuru hori jarduera udal kiroldegian egiten denetik, handiagoa izan da eta aurreko urteetako kopuruaren pareko mantendu da. Izan ere, 2010. urteaz geroztik hiru mila pertsonatik gora dago urtero, parkea oso errotua baitago. Parkeko erabiltzaileen ustez, kiroldegiko instalazioak “erosoak dira eta eskura daude, hirigunean bertan”.

Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Izan ere, familientzat oso ondo datorkigu, Gabonak epe berezia izanik ere, seme-alabek oporretan izaten baitugu. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin.

Jarraian, Eguberriko Haur Parkeko sarrera-datuak adierazten ditugu:

2014ko Gabon Haur Parkean izandako sarrera datuak
Eguna Goizez Arratsaldez Guztira
Abenduaren 26 (ostirala) - 295 295
Abenduaren 27 (larunbata) 169 265 519
Abenduaren 28 (igandea) 144 257 448
Abenduaren 29 (astelehena) 179 327 415
Abenduaren 30 (asteartea) 180 299 456
Abenduaren 31 (asteazkena) 125 - 115
Urtarrilaren 2 (ostirala) 90 191 376
Urtarrilaren 3 (larunbata) 71 158 366
Urtarrilaren 4 (igandea) 102 200 263
Guztira 1060 1992 3052

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean