Bakarrik garbitzen diren komunen kabinak instalatzen hasi dira

13.01.15
Hirigintza

Primur SAk aste honetan ekingo dio bakarrik garbitzen diren komunen kabinak instalatzeari, Kabinak Karabixa kalean, eta San Pelaio eta Errotabarri plazetan kokatuko dira. Kabinak eta materiala atzokoan jaso genituen eta, jada, muntatzen hasi dira azken asteetan aldez aurretik egokitu izan diren lekuetan. Kabinak muntatu eta argindar eta ur-sarera konektatuko dira. Ondoren funtzionamendu egokia dela probatuko eta igeltserotzako erremateak egingo dira, instalazioak herritarron erabilerarako zabaltzeko. Kabinak azaroan esleitu ziren, lanak Primur Sari egokituz 130.711,46 euroren truke, BEZ barne.

Gure herrian instalatuko ditugun kabinak monoblokeak eta laukiak dira, altzairu herdoilgaitz materialekoak. Estalkia planoa dute eta prisma gain altxatua izango. Sartzeko kontrola automatikoa izanen dute eta barnean egoteko denbora agortu izana pilotu eta soinu akustikoaren bidez abisatuko. Komunontzia eta lurra bere kasa eta automatikoki garbituko dira erabiltzailea atera ondoren.

Hirigintza eta Zerbitzu alorrak kabinak prest eta jardunean izatea espero dute urtarrilaren azken asterako.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke