Mr. Turner eta Tim Burtonen azkena asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

13.01.15
Ermua Antzokia

Zineklubak hasiera emango dio asteko programazioari. Ostegunean Dietrich Brüggeman zuzendari alemaniarraren Camino de la cruz ikusteko aukera izanen dugu. Drama hunkitzailea da, Lea van Acken interpreteak protagonizatzen duena. 2014an gidoi onenarentzako saria eskuratu zuen Berlineko Zine jaialdian eta Zilarrezko galburua Valladolideko jaialdian. Maria bi munduren artean harrapaturik bizi da. Ikastetxean nerabe batek bizi dituen kezkak baditu ere, etxean San Pio X. sozietateak dituen sinesmen zorrotzei jarraitu behar die, familia kide baita. Probokatzaile eta autentikoa da, ikuslea bereganatzen du nahiz ikusleak erlijioarekiko duen jarrera edo ikuspuntua edozein izanda ere. Zorrotza eta distiratsua, zalantzara jausia egiteko gonbidapena da. Camino de la Cruz jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertziala proiektatzen larunbatean hasiko gara. Arratseko zazpi eta erdietan (Secretos y mentiras, El secreto de Vera Drake, etc. Beste hainbat titulu ezagunen egile den) Mike Leigh zuzendari britainiarraren Mr. Turner titulua ikusi ahal izango dugularik. Filmak J.M.W. Turner pintore ospetsuaren bizitza birsortzen du . Timothy Spall aktoreak egiten duen lana hain ona denez gero, aktore onenaren sari jaso izan duela Cannes eta Sevillako jaialdietan eta, Europako zine eta New Yorkeko kritikariena, baita ere. Garaiko filma aparta da, zine britainiarraren ukitua izanik, lan dotore liluragarria da, pertsonai harrigarri eta erakargarriaren bizitza kontatzen duena. Tuner artista ospetsua da, aita eta etxeko giltzazainarekin bizi dena eta txantxak irentsi behar izaten duena. Aitaren heriotzaz geroztik, are gehiago isolatzen da. Mrs. Booth emakumea ezagutzen duenean bere bizitza aldatzen hasiko da. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren aukera Big eyes titulua izango da, Tim Burton zuzendariaren azken lana. Filma hau ere pintura du ardatza. Filmak Walter Keanen benetako istorioa kontatzen du, 50. hamarkadako pintore arrakastatsuena eta neurriz gabeko iskanbila piztu zuena bere obraren benetako egilea bere emaztea zela. Bikote protagonistak Christoph Waltz eta Amy Adams dira, bigarrenak emakume interprete onenaren saria jaso berri duena. Big eyes filma humanoa da, bizia, koloretsua eta erreflexiboa, Tim Burtonek zuzendaritza modu berria lantzeko balio izan dioena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haur eta gazteentzako emanaldiari dagokionez igande arratseko 5etan, Disney faktoriako Alexander y el día terrible, horrible, espantoso, horroroso. Dibertigarriaz gozatu ahal izango dugu. Alenxander ilean txiklea itsatsia esnatu da, eguna hasteko modu eskasa. Dena den, hori huskeria izanen da, datozen 24 orduetan espero zaion guztirako.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa