Beatriz Carvajal eta 'A vueltas con la vida' antzezlana Ermua Antzokian ikusgai

14.01.15
Ermua Antzokia

Beatriz Carvajal aktore madrildarra Ermura datorkigu aste honetan. Ostiralean azken ‘A vueltas con la vida’ tituluko antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Antzokian. Obra Juan Luis Iborrak eta Antonio Albertek idatzitakoa da, beraiek testu egokitzapena ere egin izan dutelarik. Zuzendaritza Juan Luis Iborrak berak gain hartu du. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen edo horren webgunearen eros ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Kritikak ondo hartu du proposamen berria eta baita ikusleek ere. Antzezpenak laurogei minutu inguru irauten ditu eta gazteleraz izango da. Sarrera gutxi geratzen dira saltzeko, antzezpenak ikusmina piztu baitu zaletuen artean.

Sinopsia

Mari Carmenen bizitza ez da izan arrosa-bidea hain zuzen ere: familia apal bat, senar ankerra eta bakardade izugarria, horra haren konpainia bakarra harik eta lau heroina aurkitzen dituen arte, askatasunaren balioa erakutsiko dioten lau heroina: Marilyn Monroe, Chavela Vargas, Santa Teresa Jesusena eta Kleopatra. Igogailurik gabeko bosgarren solairu batean harrapatuta, auzoko piano-jole baten musika iristen zaiolarik, bizitzari jira-bueltaka ematen ditu egunak Mari Carmenek: oroitzapenak, beldurrak, konplexuak, dena umorez eta oroimenez azaleratzen da emakume jakintsu, eskuzabal eta ausart haiekin dituen elkarrizketa zoroetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu