Ermuarrok ostegun eta larunbatean odola emateko aukera izango dugu

14.01.15
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko bi saio berri antolatu ditu aste honetarako. Lehena, bihar, urtarrilak 15eko ostegunekoa izango da eta bigarrena, larunbatean, hilaren 17an. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori bihar elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.

Larunbatean ere, odol emaileok aukera berri bat izanen dugu, beste unitate mugikor bat etorriko baitzaigu herrira. Autobus hori goizeko 9:15etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean egongo da Zubiaurre kalean Valdespinako Markesaren kalean jarri ordez, kale horretako eta Probalekuko zama-lanetarako gune berriak ez oztopatzeko.

Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baititugu gure esku telefono eta ordenagailuetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik. Herritarrek ere, jakinaren gainean daude, Donaser elkarteak, kartelak jarri baititu etxebizitzetako atarietan.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira