San Pelaion haurren jolastokia estaltzeko lanak aurrera doaz

16.01.15
Erakundea

San Pelaio parkeko haurren jolastokia estaltzeko lanak aurrera doaz aurreikusitakoari jarraiki, Udal Alor Teknikoak aditzera eman duenez. Zonaldean hesiak jarrita mantentzen dira jendearen segurtasunerako eta lanak egian ahal izateko, haurren zabu edo jolaserako tresnak zerbitzuz kanpo egonik. Gaurkoan langileek erremate lanak egiteari ekin diote, arku metalikoak eta goiko estaldura jarrita baitaude. Guztira 300 metro karratuko eremuari estaldura jarri zaio. Egitura arku metalikoak dira eta horien gainetik lonazko oihal plastiko inpermeabilizatua jarri da, tiranteekin. Estalpeari esker haurrek jolas gunea urte osoan zehar erabili ahal izango dute eguraldia edozein izanik ere, eguzkia nahi euria bada. Obra eta egitura Kataluniako ‘Arquitectura textil’ izeneko enpresak egingo du, 128.000 euroren truke. Lanak hamar bat egun iraungo dutela aurreikusita dagoenez, datorren astean emango dira amaitutzat.

Jarraian gaur goizean atera ditugun argazki sorta uzten dizuegu, non zortzi egun atzerako egoerarekin alderatuaz egindako aurrerapen nabaria ikus daitekeen.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian