Antzokian emango duen emanaldirako sarrera guztiak saldu ditu 'Los Secretos' taldeak

20.01.15
Ermua Antzokia

Los Secretos’ laurogei garren hamarkadatik jardunean dugun pop rock musika talde madrildarra Ermura datorkigu aste honetan. Boskoteak emanaldi akustikoa emango du ostiral gauean, hamarrak eta laurdenetatik aurrera Ermua Antzokian. Alvaro Urkijo buru duen bandak sarrerak agortu ditu. Taldeak edukiera guztia beteko duenaren berrio ematen zuen atzokoan bere Twitterreko kontuan eta webgune ofizialean, erosle eta entzule izango dituzten zaleei ‘eskerrak’ emanez. Aldez aurreko salmentaz arduratzen den Kutxabank entitateak ere sarrerak agortu izanaren berri ematen du webgunean. Hortaz, aurreko ostiralean Beatriz Carvajal aktore madrildarrak ere ia berdin egin bezalaxe, herriko antzokiak dituen jarleku guztiak beteko dituzte. Antzokia bete-betea bigarrenez zortzi egunen bueltan. Urteari hasiera emateko modu aparta eta herriak antolatzen den kultur egitarau eta eskaintzarentzat bultzada eta babesaren adierazlea.

Los Secretos pop rock musika lantzen duen taldea da, hogeita hamabost urteko eskarmentu zabala duena. ‘Madrilgo mugida’ deritzanarekin askotan lotu izan zaien arren, beraiek New Wave musikarekin lotuago eta bertatik edan eta identifikatzen direla esan dute. Hamalau disko merkaturatu dute egindako ibilbidean, azkenak ‘En este mundo raro (2011)’ eta diskografía osoa zuzeneko grabazio sinfonikoa batean (2012). Los Secretos hogeita hamar urte pasatxoko ibilbidean pop rockeko musika talderik esanguratsuenetakoan bihurtzea lortu dute, egun jada klasikotzat jotzen diren "Déjame", "Sobre un vidrio mojado", "Quiero beber hasta perder el control", "Pero a tu lado", eta abar… bezalako abesti arrakastatsuei esker. Ostiralean duten estilo propio eta ukaezinaz entzun eta gozatzeko aukera izango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan