Lau filma ederrek amaiera jarriko diote hileko zine programazioari
Urtarrileko zine programazioa laur filma ederren proiekzioaz bukatuko dugu. Haur eta gazteek Big Hero 6, 3D ikusi ahal izango dute, Disney faktoriakoa eta animazio onenaren Oscar sarietarako izendapena jaso duena. Horrez gain, Brad Pitten azken lan indartsua ere ikusteko parada izanen dugu, II. Mundu gerran kokatutakoa. Horiekin bat, DiosMio, ¿Pero qué te hemos hecho? komedia frantsesa. Filma oso dibertigarria, gure ondoko herrialdean denboraldiko ezustekoa izan dena, arrakastatsua, 12 milioi ikusle bildu dituena zine aretoetan.
Asteroko zineklubak ostegunean Iciar Bollain zuzendariaren ‘En tierra extraña’ izenburuko dokumentala ikusteko parada emango digu. Lanak gurean pairatzen ari garen krisialdi larriaren eraginez atzerrira lanera eta etorkizun hobeagoaren bila alde egin behar duten gazteen drama jorratzen du. Filma didaktikoa da, egoerarekiko egilearen haserrea erakusten duena, zine konprometituaren eredu, gazteriak bizi duen ziurgabetasunari aurrez aurre begiratzen dioena. Izan ere, gure gizarteko gazteria inoiz baino prestatuago baitago. Film iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Philippe de Chauveron zuzendariaren Dios Mío, ¿Pero qué te hemos hecho? izenekoaren lehen proiekzioa izango baita. Claude eta Marie Verneuil senar-emazte katoliko eta kontserbadorea da, lau alaben gurasoak. Horiei beren baloreak transmititzen saiatu diren arren, emaitza ez da espero zitekeena. Alabak ezustekoak besterik ez diete eman: lehena musulman batekin ezkondu da; bigarrena senargai juduarekin eta hirugarrena txinatar mutikoarekin. Hortaz laugarren eta txikiarengan dituzte jarrita beren esperantzak, elizan ezkonduko denaren esperoan. Komedia azido hau Frantziako azken arrakasta da, takilak diruz betetzea lortu duena. Harrera on hori beren mugan ez ezik kontinente zaharraren barne ere hedatu da eta Goya sarietarako izendatua izan da. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren filma ‘Corazones de acero’ izango da, Brad Pitt protagonista duen gerrari buruzko drama gordina. 1945.eko apirilean II. Mundu gerra bukatzear dago baina Collier sarjentuak zuzentzen duen taldearentzat akaso beranduegi da, arerioen lerro atzetik isolaturik geratu baitira. Filma irmoa, akzioduna eta indartsua, emozioz beteriko bukaera duena. Brad Pitt eta Shia LaBeouf aktoreen arteko leia eta lana, nor baino nor, azpimarra behar da. Ikusgai larunbat gaueko hamarretan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.
Azkenik, igande arratseko 5etan eta gaztetxoentzako emanaldian Disney faktoriaren azken produkzioa ikusi ahal izango dugu Big hero 6 3D. Lana animaziozko filma onenarentzako Oscar saria irabazi dezake, faboritoen artean baitago. Filma aparta, bisualki distiratsua eta trama dibertigarria duena. Ikuslea hainbatean harrapatu eta emozionatuko duena.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu