Max Sarietarako izendapena duen 'En construcción' antzezpena ikusgai Ermua Antzokian

29.01.15
Ermua Antzokia

Adentro Teatrok ‘En construcción’ tituluko muntaia dakarkigu bihar Ermua Antzokira, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Antzezlana Carolina Romanek eta Nelson Dantek idatzi dute, bikotea aktore eta protagonista era izanik. Zuzendaritza Tristán Ulloak gain du. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak lauurogeita hamar minutu irauten ditu. Antzerki denboraldiko ezustekoa izan da obra hau, ikusle at kritikak oso modu onenan hartu dutena. Izan ere, Max sarietarako nominatua dago. Muntaiak immigranteek arazoak eta krisialdiaren eraginez murrizketek nola eragiten dieten lantzen du.

Sinopsia

“En construcción” ikuskizunean umorea (ohituren arteko ezberdintasunak), kontaketa kritikoa (etengabeko irainak, gero eta lan txarragoak), poza (bat-bateko elkartasun-adierazpenak, espero ez den eguzkiaren antzera) eta hazten doan malenkonia nahasten dira. Oso ondo deskribatzen dira bi maitaleren arteko gorabeherak, elkar miresten duten baina elkarrekin bizi ezin diren maitaleak: Sole, zentzuduna eta zurruna, alaba mantendu eta aurrera egin behar delako, eta Pablo, bere ametsak bizirik mantentzen tematua. Ikuskizun berritzaile kategorian Max sarietarako hautagai, “En Construcción” aipamena merezi duen aurtengo antzezlanetako bat da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko