Eguna gorabeherarik gabe eta espero zitekeena baino hobe

05.02.15
Erakundea

Bidezaintza eta Larrialdietarako toki plana abian egoteak eta eguraldia espero zena baino hobea izateak gaur Ermuan gorabehera adierazgarririk gabe eta normaltasunez pasatzea -atzokoan baino hobeto- ahalbidetu du, nahiz eta hotz eta elur denboraldiaren baitan mantentzen garen. Meteorologi aurreikuspenak prezipitazioa asko iragartzen zuen arren, egoera espero zitekeena eta atzokoa baino txikiagoa izan da. Herrian DBH lerroak dituzten ikastetxeek zabalik izan dira eta eskola normaltasunez eman dute. LHkoak aldiz -Ongarai, Anaitasuna Ikastola, San Pelayo eta Eskolabarrik- eskolarik izango ez zela iragarri zuten –jasotako abisuei jarraiki langile, ikasle eta ikasleen joan-etorriak korapilatsuagoak izango zirenaren esperoan. Hori bete ez eta ostegun honetan normaltasuna nagusi izan dugunez, biharko guztiak zabalik eta eskola emango dutela aurreikusi eta ezagutarazi dute.

Meteorologi Euskal Agentziak, Euskalmetek, muturreko meteorologia izango dugunaren iragarkia mantentzen du, izotza eta elurra bota dezakeelako. Abisuak biharko ere maila laranja mantentzen du. Aurreikuspena ondorengoa da.

Iragarpena PDF formatuan.
Elurrari buruzko iragarpena PDF formatuan.

Baliabideen koordinazioa eta langabezian egon diren berrogei pertsona aldi-baterako kontratatu izana Brigadako udal lantaldea eta Mankomunitateko lankideena indartu eta horren osagarri gisa, egoera hobetzen lagundu du, gaurkoan hirigune barruan oinez nahiz kotxez ibiltzea errazago izan baita, irisgarritasuna asko hobetu delarik.

Lan-taldeak hirigune barneko kale, bide, espaloiak garbitzen jardun izan dute, batez ere auzo altuenetan, esaterako Ongarain, Aldapan, Santa Anan, Sakonan edo Abeletxen. Hain zuzen ikasteteak edo osasun zentroaren zerbitzuak kokatuta daudenetan. Brigadako udal langileek eguraldiari eta muturreko fenomeno metereologiko horiei aurre egiteko operatibo berezi bat eratu dute eta gaur goizeko seietarako kalean izan dira. Langile horiek eskaileretatik, espaloietatik eta zebra bideetatik elurra kentzen jardun dute, nahiz eta tarteka botatzen eta zuritzen jarraitzen zuen. Lanak eskuz eta makinaz egin dituzte, herriko kaleetan zehar brigadako traktorea ere ibili baita. Halaber, gatza ere bota dute eta arratsean horretan jardungo dute arratseko sei eta erdiak artean, elurra urtzen laguntzeko eta bota dezakeen izotzari aurre hartzeko. Operatibo berezi hori mantendu egingo biharkoan ere, alerta egoerari erantzuten saiatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n