Egun hasiera korapilatsua izan dugu, meteorologi aurreikuspena betetzean

06.02.15
Abisuak eta matxurak

Gaurko ostiral goiza korapilatsua izan dugu, denboralea mantendu eta elurra altuera gutxira botako zuela iragartzen duen aurreikuspena bete baita. Mankomunitatea, udal lan-taldeko kideak eta horien lagungarri aldi baterako kontratatu izan diren langabetuak gogotik lan egin dute goizean goizetik hirigune barruko kale, espaloi eta bideak garbitzeko. Goizeko zazpietarako eta egunak argitu aurretik guztia zuri izan da. Hori ikusita ermuarrek automobilak utzi eta tren eta autobus geltokietara joan dira garraio publikoz baliatuz lanera joateko. Okin Zuritik gora Hambre eta Trabakurako bidean kamioi bat zeharkaturik geratu da galtzadan. Ellurra eta izotza zegoela ikusita Ertzaintzat gidariei kateak jartzeko eskatu die, ez zutenei pasatzen utzi gabe.

Zailtasun gehienak auzo altuetan eta maldan dituztenetan izan ditugu, esterako Ongarai, Aldapa, Santa Ana eta Iparragirren. Kalea garbitzen jardun duten taldeak zonaldeka banatu dira eta izan diren beharrei erantzuten saiatu dira, lekuak txandakatuz eta aldatuz, leku guztietara ez bazan gehienetara iristeko asmoz.

Meatzaritza eta makineria operadore ikastaroko ikasle eta lankideek Izarra zentrokoekin batera bideak garbitzen eta gatza botatzen lagundu dute hotz eta elur egunetan. Taldeak San Pelaio kaletik Garbigunera arteko tartea garbitu eta zabalik mantendu dute, Izarra Zentrora, Ariztmendi pilotalekura eta Izarra Centre berriko inguruneaz arduratuz.

Bizkaian Ikastetxeetako kirol jarduerak bertan behera utzi dira eta UKEk bere instalazioen kanpoan egin beharrekoek ere suspenditu egin ditu

Herriko ikastetxeek gaur zabalik izan dira eta eskola eman dute, ikasteguna izan baitute.

Bizkaiko Foru Aldundiak ikastetxeetako kirol jarduerak bertan behera uzteko erabakia hartu eta zabaldu du gaurkoan. Hortaz ez da eskola kirol jarduerarik izango bihar ez etsi.

Udal Kirol Erakundeak Betiondoko Kirol gunearen kanpoak dituen instalazioak –futbol-zelaia eta atletismoko pista- ekaitz eta denborala amaitu bitartean ezin izango direla erabaki du, pertsona eta kirolari erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera. Erabakia eguraldia bere onera etorri bitartean mantenduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri