Lanbideren 'Ideia eta Negozioak' programako azken edizioa amaitu da

09.02.15
Ekonomi Sustapena

''Ideia eta Negozioak'' izeneko Lanbideren aurtengo programa amaitu berri da, zeinak herriko gazteria ardatz izan duen. Edizioa positibo eta probetxugarritzat jo dute antolatzaileek. Gazteria ermuarrak aurrera jarraitzen du etorkizuna eraikitzeko lanean. Programa Tokiko udal garapen alorrak babestu du. Lanbidek programaren onuradun den pertsona bakoitzeko 2000 euro jarri ditu eta horren erdia (%50) Europako Fondo Sozialak ipintzen du.

Orain gutxi amaitu da Ideia eta Negozioak izeneko Lanbideren aurtengo programa. Diru-laguntza ildo hau ekintzaile berriak laguntzean datza, hiru hilabetez buru-belarri enpresa ideia aztertu eta antolatu dezaten, jarraian bideragarritasun-plana aurkezteko. Aurtengo edizioan batez ere gazte ermuarrak parte hartu dute, eremu ezberdinetako ideia garatzeko lanean. Landu dituzten gauzak, besteak beste, ondorengoak dira: lau ideia merkataritza alorrekoak, izaera eta nortasun teknologikoa duen negozioari buruzko beste bat, hirugarren adinarentzat jokoak on eta offline garatzen dituen enpresa, negozio bidaien testuinguruan prestatuko litzatekeen sare soziala, geo-kokapen sistema garraio enpresentzat, informatika zerbitzuetako beste bat eta onlineko denda, oihal edo arropak eta QR kodeak uztartzen dituenak. Partaideek hiru hilabete horietan Izarra Centre Fundazioko eta Toki-garapen alorreko teknikarien aholkularitza izan dute. Prestakuntza Izarra Centre zentroangauzatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik