Hiri berritzailearen eredu berria diseinatzen parte hartu du Ermuak

11.02.15
Erakundea

Innpulso Sarearen baitan Terrasa, Valladolid eta Ermuko udalen lidergoaz eratu den lan taldearen barne eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntzaz

I+G+bko Estatu idazkariak, Carmen Velak, 2014. urteari dagozkion ‘Zientzia eta Berrikuntza Hirien’ sariak eman zituen astelehenean hamabost herri berriei, zeintzuk Innpulso Sarera sartu diren. Banaketa ekitaldia Burgosen egin zen. Aintzat hartu eta izendapena jaso dutenak ondorengoak dira: Alzira (Valentzia), Ávila, Molina de Segura (Murtzia), Ontinyent (Alacant), Palencia, Riveira (A Coruña), Sant Feliú de Llobregat (Bartzelona), Santiago de Compostela, Alcalá de Henares (Madril), Logroño, Mataró (Bartzelona), Oviedo, Iruña, Sabadell (Bartzelona) eta San Cristobal de la Laguna (Tenerife). Izendapenaren bidez Ministerioak berrikuntza sustatzen du udalen artean, horizonte2020 estrategia europarra lortzeko gako baita.

Izendapenak udal eremuan berrikuntza sustatzen du

Aintzat hartu eta izendapena jaso duten herriek Ministerioak bultzatzen duen Innpulso Sarean txertatuko dira, zeina Mostoles eta Barakaldoko udalek presiditzen dute. Iritsi berri diren hamabost herriek eta jada bertan dauden berrogeita hamasei hiri eta herri txiki, ertain eta handiekin bat egingo dute. Horiek guztiak aintzat hartu dira I+G+brekiko duten konpromisoa eta ahalegina eskertzeko, jokaera horren bidez aukerak sortu, zientzia eta berrikuntza sustatzen baitira udalen eremuan.

Innpulso sarea

Innpulso Sarearen baitan Terrasa, Valladolid eta Ermuko udalen lidergoaz hiri berritzailearen eredu berria diseinatzen jardun du lan talde batek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren laguntzaz. Eredu berri hori Estatu Idazkaritzak zabaltzen dituen hurrengo deialdietan erabiliko da, eta kontutan hartuko ditu izangai izan nahi dituzten herriek dituzten baliabide berritzaileak, jarraitzen dituzten prozedurak eta lortutako emaitzak.

2010a geroztik sarera biltzen dira izendapena jaso duten Udalek, baliabide eta informazioa partekatzeko eta etengabe harremanetan egoteko foroa baita, zeina tokiko politika berritzaileak definitzea eta kooperazio publiko eta pribatua indartzea xede duen. Izendapena hiru urterako da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n