Minbiziaren kontrako IV. Foroaren emanaldia eta jarraian mahai ingurua Lobianon

11.02.15
Gizartea

Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) gaixotasun horren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen otsailean, hain zuzen ere, otsailaren 4an. 2006az geroztik Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Elkarteak egun horren ospakizun egitaraua koordinatzen du, Osasunaren Mundu Erakundearen laguntza eta parte-hartzeaz eta baita ere Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearenaz, kide baita orain berrogeita hamar urte. AECCk hainbat jarduera gauzatzen ari da eta hirugarren urtez jarraian, Minbiziaren kontrako Foroa ikasten du, “Osoko ikuspegi bat” aldarrikatuz.

Urtero gaixotasunaren inguruan oinarrizkoa den mezu bat zabaltzeko eta indartzeko saiakera egiten da. Aurten azpimarratu duen leloa: "Minbizia: tratamendua eta arreta guztiontzat eta momentu guztietan" da. Mezuari ahalik eta indar gehiena emateko xedez, Minbiziaren kontrako laugarren Foroa eratu eta egingo da. Horretan nazioarteko eta estatuko kide esanguratsuek parte hartuko dute, esaterako, Tezer Kutluk eta Isabel Oriol, lehenala Minbiziaren kontrako Nazioarteko Elkartekoa (UICC) eta bigarrena estatuko AECCko elkartekoa. Xabier Gómez-Batiste, zaintza paliatiboen OMSko erduradunajk ere hitz egingo du. Foro hori Madrilen egin zen orain zortzi egun -otsailaren 4an- eta gure herrian ikusi ahal izango dugu gaurko egunean, AECC erakundeari esker. Hori horrela, gaur otsailaren 11n gure herrian jardunaldi hori grabatua Lobianotik bertatik ikusi eta jarraitu ahal izango da, jarraian zuzenko mahaingurua egingo delarik, probintziako arduradun -AECCko Bizkaiko presidente, Gabriel Otalora, betako juntako kide María Garcia eta Mertxe Fernandez gaixoaren hitz eta testigantzarekin. Arratsaldeko 6tatik aurrera. Sarrera doan eta librea da, guztiontzat.

Ermuan gauzatuko diren jarduerak ondorengoak dira:

  • Otsailaren 11n:
  • Minbiziaren kontrako IV. Foroan grabatutakoaren emanaldia eta jarraian zuzeneko mahai ingurua Lobianon. Parte hartuko dute: AECCko Bizkaiko presidente, Gabriel Otalora, betako juntako kide María Garcia eta Mertxe Fernandez gaixoa. Jendearentzat zabalik eta doan.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira