Bakarrik garbitzen diren kaleko komun publikoak datorren astean zabalduko dira herritarrentzat

13.02.15
Hirigintza

Hirigintza alorrak datorren astean irekiko eta abian jarriko ditu bakarrik garbitzen diren kaleko komun publiko eta doakoak. Asteazken eguerditik aurrera izango ditugu herritarrok hiru kabina berriak erabilgai. Kabinak Karabixa kalean, eta San Pelaio eta Errotabarri plazetan kokatuta daude. Horiek Primur SAk instalatu ditu, horiek muntatu, argindar eta ur-sarera konektatuko dira. Igeltserotzako erremateak ere eginak daude, kokatu diren zonaldeetan txertatzeko instalazioak herritarron erabilerarako zabaltzeko. Kabinak azaroan esleitu ziren, lanak Primur SAri egokituz 130.711,46 euroren truke, BEZ barne.

Gure herrian instalatutako kabinak monoblokeak eta angeluzuzenak dira, altzairu herdoilgaitz materialekoak. Estalkia planoa dute eta prisma gain altxatua izanik. Barruan osorik jantzitako komuna dugun, jarlekua ere altzairu herdoilgaitza da, tapa aldiz ABS materialekoa, konketa, ura, xaboia eta eskuak lehortzeko gailua izanik. Argia, papera, arropa esekitzeko gailua, ispilua, umeei pixoihala aldatzeko lekua eta zaborrontzia izanik.  Sartzeko kontrola automatikoa izanen dute eta barnean egoteko denbora agortu izana pilotu eta soinu akustikoaren bidez abisatuko, erabiltzaile bakoitzak hamabost minutu gehienez izango baititu. Komunontzia, horren tapa eta lurra bere kasa eta automatikoki garbituko dira erabiltzailea bakoitza atera ondoren, horrela garbitasuna eta asepsia gorena mantentzeko. Kanpoaldean gizonok zutik pisa egiteko beste bi leku izango ditugu, baita altzairu herdoilgaitz materialekoak. Horren aurrean manpara izanik, eginbeharrekoak diskrezioz eta inoren begien aurrean ez egiteko.

Azpiegiturak dituen ezaugarri azpimarragarrienak eskaintzeko, proiektutik hartu dugun memoria zatia uzten dizuegu PDF formatuan.

Ermuan ohiko komun publikoak eduki genituen orain urte batzuk, Torrekua plazatxoaren eskailerapean kokatutakoak hain zuzen ere. Komun haiek hainbat urteren bueltan itxi egin ziren, alperrik galdu eta ia inork erabiltzen ez zituelako, behar ez bezala erabili eta desitxuraturik amaitu zutelako. Harrez geroztik, behin baino gehiagotan faltan bota izan ditugu horrelako azpiegiturak herrian, guztiok komun batera joateko beharra izan dezakegulako kalean gaudenean: edadetuak, haurrak, gazteak nahiz helduak. Izan ere, jaietan bainu kimikodun kabinak jartzen ditugu gure kaleetan, honako berri hauekin alderatu ezin ditzakegunak. Berri hauek bizi garen XXI. Mendearekin bat datoz, moderno, eta higienikoak baitira. Pertsonen mantenua ere behar ez dutelarik egunero. Hori bai, beharrezko dute ganoraz erabil eta zain ditzagula, urte luzez egokiro mantendu daitezen estetikoki nahiz funtzionalki.

Kabinak erabiltzeko modua

  1. Sartzeko botoia sakatu eta ateari tiratu.
  2. Erabiltzaile bakoitzak gehienez 15 minutu izango ditu.
  3. 10 urtetik beherakoek heldu batekin erabili beharko dituzte.
  4. Eskuak garbitzeko gailu automatikoa du. Eskuak hutsartean sartuz gero ura, xaboia, ura eta haize beroa botako digu, ordena horretan.
  5. Komunontzia, horren tapa eta lurra bere kasa eta automatikoki garbitu eta sikatuko dira erabiltzailea bakoitza atera ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da