Adamo operadore globala Ermuan: zuntz optikoa etxeraino, etxeko telefono finkoa eta orain mugikorra baita ere
Adamo telekomunikazio konpainiak urtea pasatxo bete du Ermura etorri zenetik. Izan ere, hamalau hilabete bete baititu iritsi eta bezero ermuarrei zerbitzuak eskaintzen hasi zenetik. 2013ko azaroan aurkeztu zitzaigun eta hilabete beranduago udalak etxe barruraino prest utzi zuen zuntz-optikoako udal sarean produktu eta zerbitzuak eskaintzen (FTTH-Fiber To The Home) hasi zen. Harrez geroztik, bezeroak metatzen jarraitzen du, egun berrehundik gora etxebizitzatan dagoelarik etxe barruraino sartzen den udal sareari esker. Urte hasiera artean abiadura oso handiko Internet eta etxeko telefono finkoaren zerbitzuak eskaintzen zituen. Aurtengo urtarrilaz geroztik, telefonia mugikorra ere aukeran du zuntz optikoko bezero direnentzat. Hasierako eskaintza oso erakargarria da, Orange konpainiaren sarean eskainiko duelarik 3G abiadurako lineak.
Adamo konpainiarekin hilean 5 eurogatik linea mugikorra izan dezakegu, datuetan Gigabyte 1 izan eta deiak 0 zentimoan minutuko –lehenengo 5 minutuetan-. Eskaintza Adamo zuntz Optikoko bezeroentzat zuzenduta dago eta bere muga otsailaren 28a da, hori barne. Ermuan telefono mugikorraren kuota doan izan dezakegu lehen hiru hilabetetan, bertan denbora zehatz edo minimoa mantentzeko beharrik gabe. Promozioa amaitutakoan bezeroak hilero 5 euro ordaindu beharko ditu, zergak barne. Telefono finko eta mugikorretara eginiko deiengatik 0 zentimo ordainduko ditu lehenengo bost minutuengatik, ondoren minutu bakoitzeko 3,63 zentimo. Deia bakoitza egiteagatik berriz, prezioa 18,15 zentimo izango dira. Esan bezala, prezio horien Balio Erantsiaren gaineko Zerga –BEZa) barne dute. Bezeroak promozioa hartzen badu hiru hilabeteko kuota doan izango, ordaindu beharrik gabe, konpainian 12 hilabete jarraitzeko konpromisoa hartuz gero. Promoziorik gabe kontratatuz gero, ez da bertan jarraitzeko konpromisorik izango. Konpainiaz aldatzeko izapidea doan da.
Un único operador de telecomunicaciones para todas las necesidades del hogar: más simple
Eskaintza oso aukera ona da, hainbat arrazoirengatik: etxean –Internet, telefono finko nahiz mugikorreko (bat edo gehiago, etxeko kideen arabera)- hornitzaile bakar eta globala eduki ahal izango dugulako. Horrez gain, prezioak onak direla ahantzi gabe, merkatuan dagoenaz alderatuz gero.
Adamo Fredrik Gillstromek sortu zuen 2004. urtean Suedian, Adamo Bredband izenarekin. Adamok abiadura handiko Internet etxeetara ematen hasi zen lehenengoetariko operadorea izan zen. Eta 2007an Espainian 100 Mbit/segundoko abiadurako konexioa interneten etxeetan ematen hasi zen lehen zerbitzu hornitzailea izan zen. Gaur egun ‘Fast’ izeneko pakete edo zerbitzu sorta eskaintzen du sarean datuak 1000 Mbit/segundoren abiadurako konexioan eta jaitsieran eskainiz eta 200 Mbit/segundoren abiadura igotzerako orduan. Hori gehi etxeko telefono finkoa eskainiz 24,14 €uroren truke, betirako eta BEZ barne. Edo Internet soilik ezaugarri berdinekin, 16,84 euroren truke, BEZ barne. Pakete merkeagoak ere baditu, Interneten abiadura xumeagoa eduki nahi duen bezeroentzat.
Une honetan hiru dira Ermuan lanean eta gaitasun eta abiadura handiko sarearen bidez zerbitzuak eskaintzen ditugun enpresak: Adamo, Atrium eta Sarenet, hain zuzen ere. Lehenengo biek etxebizitzak eta familiak dituzte jomuga –partikularrak- eta hirugarrenaren kasuan, merkatuko enpresa eta profesionaletan zentratuago daude.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena