Gu guztion beharren zerbitzurako

18.02.15
Erakundea

Hirigintza alorrak gaurkoan ireki eta abian jarri ditu bakarrik garbitzen diren kaleko hiru komun publiko eta doako berriak. Nahi izan duten Udalbatzar kideak Karabixa kaleko komunaren kabina bisitatu eta horren funtzionamendua ikusi ahal izan dute gaur goizean, Gaio Orokor eta Osoko Bilkurarako gai orokorren bilera amaitu ostean. Hiru komunak Karabixa kalean, San Pelaio parkean eta Errotabarri plazan kokatuta daude. Horiek Primur SAk egin eta instalatu ditu, 130.711,46 euroren truke, BEZ barne. Komunen muntaia amaiturik dago, guztia erabiltzeko presta argindar eta ur-sarera konektatu eta gero. Horietan paper higienikoa, ura, xaboia, eskuak sikatzeko haize epela, paper ontzia, haur txikiak aldatzeko mahai tolesgarria, argia, argibideak eta musika entzuteko bozgorailuak eta apur-gaitza den ispilua izango ditugu.

Gure herrian instalatutako kabinak monoblokeak eta angeluzuzenak dira, altzairu herdoilgaitz materialekoak. Estalkia planoa dute eta prisma gain altxatua izanik. Barruan osorik jantzitako komuna dugun, jarlekua ere altzairu herdoilgaitza da, tapa aldiz ABS materialekoa, konketa, ura, xaboia eta eskuak lehortzeko gailua izanik. Argia, papera, arropa esekitzeko gailua, ispilua, umeei pixoihala aldatzeko lekua eta zaborrontzia izanik. Sartzeko kontrola automatikoa izanen dute eta barnean egoteko denbora agortu izana pilotu eta soinu akustikoaren bidez abisatuko, erabiltzaile bakoitzak hamabost minutu gehienez izango baititu. Komunontzia, horren tapa eta lurra bere kasa eta automatikoki garbituko dira erabiltzailea bakoitza atera ondoren, horrela garbitasuna eta asepsia gorena mantentzeko. Kanpoaldean gizonok zutik pisa egiteko beste bi leku izango ditugu, baita altzairu herdoilgaitz materialekoak. Horren aurrean manpara izanik, eginbeharrekoak diskrezioz eta inoren begien aurrean ez egiteko.

Azpiegiturak dituen ezaugarri azpimarragarrienak eskaintzeko, proiektutik hartu dugun memoria zatia uzten dizuegu PDF formatuan.

Kabinak erabiltzeko modua

  1. Sartzeko botoia sakatu eta ateari tiratu.
  2. Erabiltzaile bakoitzak gehienez 15 minutu izango ditu.
  3. 10 urtetik beherakoek heldu batekin erabili beharko dituzte.
  4. Eskuak garbitzeko gailu automatikoa du. Eskuak hutsartean sartuz gero ura, xaboia, ura eta haize beroa botako digu, ordena horretan.
  5. Komunontzia, horren tapa eta lurra bere kasa eta automatikoki garbitu eta sikatuko dira erabiltzailea bakoitza atera ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n