Bederatzi gai aztertuko ditu Udalbatzak otsailari dagokion Osoko Bilkuran

23.02.15
Erakundea

Udalbatza otsailari dagokion hileko Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak bederatzi puntu hartzen ditu barne eta horien artean denetarik dago, eta azpimarragarri, Hiri Antolamenduko Plan Nagusia, Hirigune Historikoa Babesteko eta Kontserbatzeko Plan Berezia eta Bildu-EA eta Alternativa Eraikitzen taldeko hirugarren zinegotziaren karguaz jabetzea.

Lehenengo puntua bertaratzen direnei bilerako edozein gairekin zerikusia duen gauza garrantzitsuak jakitera emateko gonbidapena izango da. Bigarrenean, abenduan eginiko bileraren akta. Jarraian Bildu-EA eta Alternativa Eraikitzen taldeko hirugarren zinegotzia izango den Óscar Frontaura García karguaz jabetuko. Zinegotzi berria Jesus Mari Sarasuak utzitako kargua betetzera dator. Laugarrenean, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, erakunde-adierazpenaz mintzatuko zinegotziek.

Bosgarrenean animaliak eduki eta horien babesa arautzen duen udal Ordenantza mozioa hizpide izango da, zeinaren bidez animaliak hainbat leku zehatzetan solte ibili ahal izango diren. Espazio batzuetan eguneko 24 ordutan eta beste hainbatean gaueko 10etatik goizaldeko 8etara bitartean. Seigarrenean, gaiaren ardatza Hiri-antolamenduko Plan Nagusiaren behin betiko agiria izango da. Eta hurrengoan, Hirigune Historikoa Babesteko eta Kontserbatzeko Plan Bereziaren behin betiko agiriaren gaia jorratuko da. Zortzigarrenean, mamia EAJk aurkeztutako mozioa izango da, Erregistro Zibilak enpresa pribatuen eskuetan utz daitezkeenari buruzkoa dena.

Bederatzigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n