Astelehenean ekingo diogu ibilgailuen gaineko zerga kobratzeari
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko aurtengo udal zerga borondatez ordaintzeko aurtengo epea datorren astean hasiko da. Epea zabalik izango dugu martxoaren 2tik hasi eta datorren apirilaren 7ra bitartean, biak barne. Horren berri eman du udal Kontu-hartzailetzak, etxebizitzen atarietan jarri digun oharrean. Aurtengoan zerga hori 7944 pertsonek ordaindu beharko dugu, gure herrian erroldatuta dauden kategoria ezberdinetako ibilgailu motordunen titularrak garelako. Udal honek aurreikusi du 890.818,57 euro bilduko dituela zerga horren bidez. Zerga-ordainketa helbideraturik dugun guztiok deskontua izango dugu, eta ordainagiriaren zenbatekoa borondatezko aldiaren lehenengo bost egunetan kargaturik ikusiko dugu adierazi izan dugun kontu-korrontean.
Zerga ordaintzeko hainbat aukera ditugu; Kutxabank erakundeak duen edozein bulegora joatea goizeko 9etatik 11etara bitartean, titularrek etxebizitzan jaso duten inprimakia eramanez. Halaber, titularrek entitatearen orotariko kutxazainetan edo bere web-gunean ere egin dezakegu ordainketa. Eta baita Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidean. Borondatezko epea igaro eta gero, ordainagiriaren zenbatekoa bide exekutibotik eskatuko da, ehuneko hogeiko gainkarguaz.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da