Astelehenetik hasita Probaleku bi astez itxita mantenduko, zamalan, taxi eta garajeetako sartu-irteeretarako salbu

27.02.15
Hirigintza

Datorren astean hasiko ditugu Probaleku, Zubiaurre, Baldespina e Izelaieta kaleak urbanizatzeko eta koexistentzia espazioak sortzeko proiektu berriaren lanak. Hain zuzen ere martxoaren 2ko astelehenean, egun horretan ekingo baitzaie Probaleku eta Zubiarre kalean bat egiten duten zonaldeko lanak eta proiektuaren lehen fasea. Lanei hasiera emateak hainbat ondorio eta eragin izango dute trafikoan, egungo erabilerari dagokionez, eragozpenak ahantzi gabe, horiengatik aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegularik.

Obrak bost faseetan egitea aurreikusita dago, horietako bakoitzean trafikoarenganako eragina zein izango den zehaztuta dagoelarik. Eskema eta laburpena ondorengo hau da:

Lehen fasea. Zubiaurreko zatia. Lehen egunetik 18.era

Kale zatia itxi egin beharko da obra hasten den egunetik hasi eta bi aste eta erdian. Zati hori egiten diren afekzioei aurre egiteko hainbat neurri proposatu dira; zama-lanak Probalekun egitea eta norabide bikoitza mantentzea (jaietan egin legez), taxi eta zonaldeko garaje pribatuen jabeentzako.

Baldespina Markesaren kalean errei bakarra egingo da hasieran, trafikoa pasa ahal izango delarik Kaltxangotik Baldespinarantz Eibarko norabidean. Aldi berean, fase honetan Abeletxeko kale berriaren zatiari ere ekingo diogu.

Lana Construcciones Lasuen S.A. enpresak egingo du ekonomikoki eskaintzarik onena –HAKLTBaren 151 artikulua- aurkeztu izan duelako. Enpresa horrek Bulego Teknikoak prestatutako proiektua gauzatuko du 8 asteetan eta 221.000 euroren truke. Enpresaren proposamen ekonomikoa aurreikusitako prezioa baino ehun eta hogei mila euro merkeagoa izan da.

Koesistentzia lortzeko urbanizazio proiektuaren xehetasunak

Erreformak hirigunearen erdialdeko itxura aldatuko du, adibidez lehenago Probaleku edo Goienkalen aplikaturik dugun erabilera misto eta egiturari jarraipena emanez. Proiektuak ukitutako kaleek hormigoizko zorua izango dute, eta oinezkoek ibiltzeko oztopo arkitektonikoak diren posteak ezabatuko egingo. Kaleotan hemendik gutxira farola edo berariazko posteetatik zintzilikaturiko lorategiak ikusiko ditugu; baita jarleku eta paperontzi berriak, eta euri urak jaso eta bideratuko dituzten kanaleta eta saretoak ere.

Proiektuari aurre egingo zaio zatika, hasiera Zubiaurre eta Probalekutik hasita, Goienkale eta Izelaietatik jarraituz, Abeletxeko egoitzara zuzentzeko. Proiektuaren inguruan dugun idatzi eta agiri grafiko, argazki nahiz planoak banaka emateko asko direnez gero, orain aste batzuk Udalbatzak Batzorde informatiboan ikusi zuen proiektuaren aurkezpena PDf formatuan uzten dizuegu osorik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da