Kazolatxoen laugarren lehiaketa gaur hasiko da Ermuan
Ermuan kazolatxo laugarren lehiaketa gauzatuko da astean zehar. Lehiaketa Lobiano Gastronomia elkarteak antolatu du eta martxoaren 2ko astelehenetik martxoaren 8ko igandera bitartean jokatuko da. Laugarren edizio honetan 31 ostalarik eman dute izena parte hartzeko, iaz baino bat gehiago. Kazolatxoak 1,50 eurotan salduko dizkigute kontsumitzaileoi, bakoitzak bere ohiko ordutegian. Partaideen zerrenda eta bakoitzaren proposamena Lobiano elkarteak argitaratu duen bi orrikoan jasota dago.
Epaimahai teknikoa establezimenduetatik pasako da asteko egun batean bere erabakia hartu eta irabazleak aukeratzeko. Irabazleei sariak eta diplomak entregatuko zaizkie. Gastronomi Jardunaldiak antolatzen dituen Lobiano Elkarteak, jarduera herriko udalaren laguntza jaso du. Lehiaketaren nondik norakoak Lobiano Gastronomi Elkarteak Facebook sare sozialean duen orrian jarraitu ahal izango dira zehaztasun osoz.
Lotutako albisteak
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz