Aste Santuko egunetan udal zerbitzuetan ordutegi bereziak izango

01.04.15
Erakundea

Aste Santuak atseden hartzeko egunak ekarriko dizkigunez gero, lanean etena ere badakarte eta horrek bere isla eta eragina izango duelarik udal zerbitzuetan. Udal Kirol Erakundeak (UKEk) iragarri duenez kiroldegia zabalik egongo da ordutegi murritzagoan. M.A. Blanco kiroldegiak goizez bakarrik -goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 1etara bitartean- zabalduko du ostegun, ostiral, igande eta Pazkoa astelehenean. Asteburuan eta pazkoa asteko lanegunetan ohiko ordutegia mantenduko du. Larunbatean goizez, 9etatik ordu 1etara eta arratsaldez, 4etatik 8etara. Pazkoa astean ordutegia ohikoa izango da. Martitzenetik aurrera, ohiko ordutegia, goizeko 8etatik gaueko 10etara bitartean etenik gabe.

Betiondoko instalazioa ordez, zabalik egonen da apirilaren 2tik 6ra bitartean, biak barne. Bere ordutegia 9:00etatik 13:00etara izanik. Apirilaren 4ko larunbatean goizez 8:30etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20etara irekita egongo da. Martitzenetik aurrera, bere ohiko ordutegia mantenduko du, eta baita asteburuan ere.

Udal liburutegiaren ordutegi berezia

Ermuko Udal liburutegia zabalik egongo da Aste Santuko jai egunetan zehar. Dena den, bere ordutegia berezia izango da, asteburuetan irekitzen duen modu berberean. Horrela, bihartik hasi eta datorren astelehenera bitartean, zerbitzua zabalik izango da goizeko eta arratsaldeko ordu batzutan. Hau da, goizez 11etatik 14etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Apirilaren 7ko asteartetik aurrera, liburutegia bere ohiko ordutegira bueltatuko da, zabalik egonez etenik gabe goizeko 9,30etatik iluntzeko 8 eta erdietara bitartean.

Udaletxeak, Lobianok eta Emakumearen Topaguneak bost egunak itxiko dituzte

Bestalde, udaletxeko bulegoak –Abiapuntu barne-, Lobiano eta Emakumearen Topagunea itxita egongo dira 2tik 6ra bitartean, biak barne. Martitzenetik aurrera, bere ohiko ordutegietara bueltatuko dira. Udalaren kasuan, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean, eta Emakumearen Topaguneak, aldiz, bakarrik goizez irekiko du 9:00etatik 14:00ra eta arratsaldez, itxita izangoda Pazkoa astean.

Udaltzaingoan tokatzen zaionari ez ezik ez da jairik egongo eta txandaka normaltasunez lan egingo dute, herriko eta gui guztion segurtasuna bermatzeko.



Polideportivo municipal Miguel Ángel Blanco
Miguel Ángel Blanco Kiroldegia eta Aritzmendi Pilotalekua
Apirilaren 17, 18, 20 eta 21: 9:00etatik 13:00etara
Apirilak 19 larunbata: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Complejo Deportivo Betiondo
Betiondo Kirol Gunea
Apirilaren 17, 18, 20 eta 21: 8:30etatik eta 13:30etara
Apirilak 19 larunbata: 8:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Fachada de la biblioteca municipal
Udal liburutegia
Apirilaren 17, 18, 19, 20 eta 21: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n