Langabezian dauden 24 pertsona Ermuan kontratatzeko deialdi publikoa
Ermuko Udalak langabezian dauden hogeita lau (24) pertsona kontratatuko ditu hilabete honetan, 2015eko enplegu-planeko lehen fasearen baitan. Kontratazioak zuzenean egingo ditu, hau da, diru nahiz baliabide propioekin eta herrian erroldaturiko herritar guztientzat zabalik. Erroldatzea 2015eko martxoaren 6a baino lehenagokoa izan behar da. Kontratuak hiru hilabeterako izango dira, apirilean hasi eta uztailan bukatuko direnak. Hautatze-prozesuan parte hartzeko eskabideak bihartik hasi eta astebetez jasoko dira Abiapuntu bulegoan. Hautaketa martxoan zehar gauzatuko eta Torreta Etxea enplegu zerbitzuko lankide eta taldeek egingo dute. Deialdiaren berri zabala emateko Udalak gaur alkatearen Bandoa prestatu du, zeina etxebizitzetan jarriko eta, jada, iragarki-ohol digitalean ikus daitekeen.
Hiru hilabeterako hogeita lau (24)lanpostu beteko ditugu (apirilaren 7tik uztailaren 7ra bitartean). Lanpostuak ondorengoak dira:
- Pinturako bi peoi.
- pinturako bi ofizial.
- Lorezaintzako hiru peoi.
- Lorezaintzako hiru ofizial.
- Garbiketako lau peoi.
- Igeltserotzako bost peoi.
- Igeltserotzako bost ofizial.
Baldintza zehatzak
- Peoien kasuan urtebeteko esperientzia izatea edo kreditatu daitekeen formazioa lanpostuan.
- Ofizialen kasuan hiru urteko esperientzia izatea edo kreditatu daitekeen formazioa lanpostu berberean.
- Honako programak arautzen dituen udal hitzarmeneko 12. artikuluan xedatzen dena betetzea. Horretan honakoa jasotzen da: “Honako plan edo programetan sei hilabetez onuradun izan den pertsona guztiek, ezin izango dute programa berri batean parte hartu 12 hilabete bete bitartean, azken kontrataziotik kontatzen hasita”,
- Hautagai diren pertsonek langabezian eta Lanbiden izena emanda egon behar dute derrigorrez.
- Aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira: eskabide orria beterik, NANa edo AIZaren fotokopia, langile-denbora gaurkotua (eskatzeko 901 502050 telefonora deitu; www.seguridadsocial.es webgunean sartu edo Torreta Etxean bertan bideratu), formazioa kreditatzeko agiria eta azken kontratu edo nominaren fotokopia.
Eskabideak martxoaren 6tik 13ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, biak barne, goizeko 8:30etatik 15:00etara.
Prozesua gauzatzeko aurreikusten diren datak
Martxoaren 16ko astelehenean onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratuko ditugu, eta lehenengo probaren lekua adieraziko dugu.
Martxoaren 18ko asteazkenean lehen hautatze-proba egingo dugu, ariketa psikoteknikoa.
Martxoaren 23tik 27ra bigarren proba egingo dugu; elkarrizketa pertsonala lehen proba gainditu duten guztientzat.
Martxoaren 30eko astelehenean hautatutako pertsonen, baztertutakoen eta ordezkoen zerrendak argitara emango ditugu webgune korporatiboan eta Abiapuntu nahiz Torreta Etxeko iragarki-oholetan.
Enplegu politika aktiboen testuingurua
Enplegu politika aktiboak deritzatenak (formazioa eta enplegua sustatzeko kontratazio publikoak) Estatuaren eskumena izan dira beti eta, gure Autonomi Erkidegoarenak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, horiek Lanbideren bidez gauzatuz. Nahiz eta hori horrela izan, gure Udalak politika aktiboak gauzatu ditu azken hamarkadetan, udalerriko baliabide propioekin nahiz beste administrazioekin batera finantzatuz.
Gure zonaldean lan merkatuak udalerriko familiei serio eragiten digun krisiaren errealitateari aurre egiten jarraitzeko dugun konpromiso horrekin bat, gure Udalak 2015eko Enplegu Planaren lehen zatia abian jarriko du berehala. Orain arte programa honetan parte hartzen zuten pertsonak Lanbidek hautatu eta bidaltzen zizkigun betebeharreko postuek zuten profil profesionala betetzen zuten guztien artetik. Oraingo honetan, dirua Udalak bakarrik ipiniko duenez gero, ezberdin egingo dugu Lanbideri curriculumak eskatu eta horren bidez lanpostuak bete beharrik ez dugulako, hain zuzen ere.
Udalak herriko langabetu guztiei prozesuan parte hartzera deitzen dizue, baldin eta betebeharrak betetzen badituzue.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena