Subvenciones municipales específicas para 11 áreas o disciplinas

05.03.15
Erakundea

Ermuko udalak aurtengo urtealdiko laguntza eta diru-laguntza deialdia iragarri eta zabaldu du. Deialdiaren helburua herriko elkarteek garatzen dituzten jarduera, programa edo proiektuak gauzatzen laguntzea da. Aurtengo deialdia orokorra edo bateratua da eta hamaika atal edo lerro aurreikusten ditu, Aukera Berdintasuna, Nazioarteko Kooperazioa, Kirola, Euskararen sustatzea, Ingurumena, Kultura eta Gazteria, Hezkuntza, Gizartekintza eta Osasunahain zuzen ere.

Udalak laguntzetarako duen aurrekontua guztira 246.339 euro dira. Deialdia argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 42. alean, martxoaren 3ko asteartekoan, eta zabalik mantenduko da hilaren 27ra artean, hori barne. Deialdi honetara proposamenak aurkez dezakete nahi eta baldintzak betetzen dituzten herriko elkarte, talde eta entitateek. Lehiaketaren bidez bideratuko dira, norgehiagoka araubidean eta hainbanaketaren prozedurari jarraiki.

Eskabideak internet bidez izapidetu daitezke, webgune honen egoitza elektronikoaz baliatuz, edo zuzenean paperak Abiapuntuko udal bulegoan ere eskabidea entregaturik, lanegunetan goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Deialdiaren xehetasun guztiak eta eskabide ereduak ikus eta behera ekarri daitezke web korporatibo honetatik bertatik, iragarki ohol digitalera joan eta bertako diru-laguntza atalean sartuz gero. Halaber, horretara ailegatzeko guk beheko informazio gehiagoko lasterbideari lotura zuzena egin diogu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da