Eibartik Ermua eta alderatziz oinez egiten ditugun joan-etorriak zenbatu eta aztertuko dira

06.03.15
Hirigintza

Eibartik Ermua eta alderantzizko noranzkoan 634 errepidetik herritarrok oinez egiten ditugun joan-etorriak aztertu eta zenbatuko ditu Udal Bulego teknikoak. Horretarako ingeniaritza bizkaitar bat kontratatu du, zeinak landa lana, datuen ustiapen eta analisia eta ondorio eta proposamenak egiten dituen txostena prestatuko duen. Azterketagatik, 9.080 euro ordainduko ditu, BEZa barne izan gabe. Udalak ekimenarekin bat egiteko eta elkarrizketatzaileei erantzuteko eskatu du, inkestak anonimoak izan eta datu estatistikoak besterik ez dituztelako jasoko. Inkesta egileek txalekoa jantzita izango eta identifikazio-txartel bana edukiko dute.

Datu bilketarako inkestak egingo zaizkie oinezkoei, erabiltzaileen profila ezagutzeko xedez; egiten dituzten joan-etorriengatik, nondik nora doazen, zergatik eta zonaldeko segurtasunaren inguruan duten iritzi edo inpresioa. Landa-lana eta inkestak gaur eta datorren astean zehar egingo dira, bi lanegunak izango dira eta hirugarrena larunbata. Ingeniaritzak bi pertsona jarriko ditu oinezkoak elkarrizketatzeko hiru egun eta horietako bakoitzean hamahiru orduz, txanda ezberdinetan. Horrekin laurehun bat pertsonen datu eta iritzia jasotzea aurreikusiz.

Inkestak egun bakoitzeko 8etatn hasi eta iluntzeko 9etan bukatuko. Datu bilketa Eibarko saihesbidearen azken errotondaren ondorengo zebra bidearen bi alboetan egingo da. Galderen bidez Gipuzkoa eta Bizkaia lortzen diren tarte horretan oinez ibiltzen diren erabiltzaileen profila eta joan-etorrien ingurukoak jaso nahi dituzte. Galdetegian eskatu eta jasoko diren datuen artean, pertsona gizon ala emakumea den, adina, nongo bizilaguna den, ibilaldiaren irteera eta amaiera puntua, joan-etorriaren zergatia, errepidean oinez ibiltzeko eskuma edo ezkerraldeko erreia hartu duten eta hori zergatik eta, azkenik, bide-segurtasunaren inguruan duten iritzi pertsonala.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean