Ermuko PSE-EE-PSOE hautagai-zerrendaren aurkezpen ekitaldia

06.03.15
Gizartea

PSE-EE-PSOE alderdiaren herriko zerrendaburua Carlos Totorika izango da beste behin maiatzeko udal hauteskundeetarako. Sozialistak aste honetan aurkeztu dute ekitaldi ofizialean beren zerrenda osatuko duten pertsonen izenak. Zerrendan “esperientzia, gaztetasuna eta bizigarriak uztartzen saiatu direla adierazi dute. Herriko elkarte eta eragile ugaritako ordezkari eta hainbat partikular bildu zituen alderdiak Lobianon asteazken arratsean zerrenda ezagutu eta hautagaiaren hitzak entzuteko. Totorika zazpigarren aldiz aurkeztuko du bere burua udal hauteskunde batzuetara eta, oraingo honetan, hautagaitza bikoitza izanen du, Foru Aldundirako partiduaren lehena ere izango baita ermuarra.

Eragile sozial, afiliatu, zale eta, oro har, Ermuko bizilagunen aurrean eginiko agerraldian Totorikak bere burua berriz aurkezteko eta lanean jarraitzeko dituen arrazoiak azaldu zizkien bertaratutakoei: “orain bi edo hiru urte Kutxabank enpresara bueltatzeko eta nire lan-bizitza bertan amaitzeko aukeraz hausnartu nuen eta erosoena litzateke, nire bizitzan edo familian bakarrik pentsatuko banu. Baina bizitza norbere baino are konplikatuago da eta sentsazioa dut une zail hauetan utziko banu, kapitaina itsasontzia bere kasa uztea bezala litzatekeela. Jakin badakit, hainbat urteren bueltan lagatzea zilegi izango nukeela, baina jakitun naiz une latzak bizi ditugula; gazteak etsita daudela asko ikasi eta ahalegindu ondoren, etorkizun beltzaren aurrean beldurra eta itoaldia nagusi ditugula eta politika izena guztiz galtzen ari dela ustelkeriaren eraginez. Egoera ekonomiko, politiko eta sozial gatza dugu” esan zuen.

“Horregatik nire burua aurkeztea erabaki dut eta ilusioz nator zuen aurrera, benetako gogobetetasuna bizitzan lortzen dugula erronka handia denean, benetako ahalegin eta nekea pasa behar denean. Batez ere aurkezten naiz, Ermuan ditugun erronka zail eta garrantzitsuen aurrean oraindik ekarpen handia egin dezakedala pentsatzen dudalako” erantsiz jarraian.

Hautagaiak bere lehentasun nagusiak hiru alorretan jarri zituen: “gazteri eta 45 urtetik aurrerakoentzat lana sortzen laguntzea; exekuzio hipotekarioaren beldur izan eta beharrak dituzten familiei laguntzea; herritarren parte-hartzea eta gardentasunean sakondu dezagun lan egitea eta urrats berriak ematea demokrazia areagotu eta ustelkeria ekiditeko, horien bidez erakundeak eta politika legitimatuko baititugu. Eta azkenik, lan-ildo nagusien artean elkarbizitza eta Ermuan bizi garen guztien arteko pluraltasun eta errespetua indartzea” erantsi zuen.

Sozialistek Ermuan aurkeztu duten zerrendaren lehenengo zortzi postuak ondorengo pertsonek betetzen dute, hurrenkeraren arabera; Carlos Totorika, Juan Carlos Abascal, Lorena López, Beatriz Gamíz, J.Luis Araujo, Miguel Ledesma, José Ramón Gombau, Rosa María Cid eta Ana María Novoa.

Aurkezpen ekitaldi eta agerraldiak hogeita bost minutu pasatxo iraun zuen eta partiduak Lobianon grabatu eta zabaldu duen bideoa uzten dizuegu jarraian, esandako guztia protagonisten hitzetan entzuterik izan dezazuen.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan