Kontrolpeko leherketa egingo saihesbidearen obretan eta 634 errepidea aldi batez moztuko 13:15etan

11.03.15
Hiritarren Segurtasuna

Uretamendi Aldi Baterako Enpresa-elkarteak, Ermuan hegoaldeko saihesbidea egiten ari denak, bihar arratsaldeko ordu batak eta laurdenetan egingo dituen bi tunelen sartu eta irteera puntuan –ahoan- neurturiko leherketa egingo duela ezagutzera eman du (Urko-Axe zonaldean). Hain zuzen errepide berriaren trazan –ibilbidean- eta hondeaketa egiten ari diren lekuan, Areitio mendatera 634 errepidetik igotzeko bidearen alboan. Segurtasuna bermatze aldera, leherketak bi ondorio zuzen izango ditu, lehena ordu horretan obra bertan behera gelditu eta langileak aterako direla, inguruko pistetatik inori ez zaiolarik pasatzen utziko eta, bigarrena, Ertzaintzak 634 errepideazn trafikoa moztuko duela leherketa egin baino lehenagotik, bukatu bitartean, ondasun nahiz pertsonek min edo kalterik jasan ez dadin.

Zeru zabalean egingo diren leherketetatik, lehenengo honetan 2000 metro kubiko mugitzea aurreikusita dago. Ohiko segurtasun neurriei jarraiki, trafikoa noranzko bietan eten egingo da 634 errepidean. Urtia industrialdearen hegoaldean kokatutako industriak segurtasun neurrien barne sarturik daude. ABEEk aditzera eman duenez garrantzitsua da oso, aurreikusitako segurtasun neurriak betetzea eta pertsonoi zonaldetik, gutxienez, 300 metrora mantentzeko.

ABEEarekin koordinatu eta, jada, horrek  TVA eta Urreta pabilioiko arduredunekin hitz egin du, leherketaren eraginpeko eremuan kokatzen direlako.Aldiz, udal bulego teknikoak Tenneco enpresakoekin –Monroe ohia zena- hitz egin du lanen berri emateko eta leherketak dardarak sor ditzakeela abisatzeko, horiek igarri baititzakete Ureta mendi gainean egoteagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko