Gizarte Zerbitzuek informazio mahaia ipiniko Gizarte-lanaren Nazioarteko Egunean

16.03.15
Gizartea

Aste honetako asteartean -martxoaren 18an- Gizarte-lanaren Nazioarteko egunaren ospakizunarekin bat egingo dute. Ermuko Udal Gizarte Zerbitzuetako lankideek bihar kalera aterako dira herritarrengana hurbiltzeko eta egiten duten lana eta kudeatzen dituzten zerbitzuak ezagutzera emateko xedez. Gizarte zerbitzuetako lankideek informazio mahaia jarriko dute, Orbe Kardinalaren plazan goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak bitartean.

Egunak, gizarte-langileen lana, kolektiboak gizarteari egiten dioen ekarpena eta herritarrekiko duten konpromisoa ospatu nahi du, gizarteko errealitatearen ezagule, aldaketa eta esku-hartzearen bultzatzaile eta herritarrok ditugun eskubide sozialen berme eta borrokaren sustatzaile direnez gero.

Tokiko ikuspegitik konponbideak bilatuz eta elkarlana sustatuz, arazo globalei tokian tokiko erantzuna eman ahal izateko, arlo komunitarioan Gizarte Zerbitzuen lana areagotu nahi dute.

Aurtengo leloak "Duintasuna eta pertsonen balioa sustatzea"ren aldarrikapena egiten du. Argitaraturiko kartelean Giza Eskubideen aldeko talde ekintza eta mobilizazioa eginen du, horretan munduko gizarte langile guztiak aktiboki parte hartzen dudelarik.

Jarraian lasterbidez baliatuz Nazioarteko egunaren kartel ofiziala uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude