Gazte Asanbladak 'II. Sagardo eguna' antolatu du larunbaterako

18.03.15
Gizartea

‘Sagardo egunaren’ bigarren edizioa hartuko dugu Ermuan asteburu honetan. Jaia martxoaren 21eko larunbatean izango da eta ‘Gazte Asanbladak’ antolatu du, ostalaritzako hainbat establezimendurekin batera, besteak beste. Antolatzaileen helburuen artean sagardoa hurbildu eta bultzatzea daude, hasi berria den denboraldiaren testuinguruan eta udaberriaren atean. Egunari goizetik emango zaio hasiera eta goizaldera artean luzatuko.

Eguerditik aurrera hainbat jarduera izanen ditugu. 12etan kupela zabaldu eta ‘txotx’ egingo da. Sagardo gunea ere irekiaz jendearentzat, arratsaldeko ordu bi eta erdiak arte. Sei eta erdietan berri irekiko, zazpi eta erdietan trikipoteoari hasiera emango eta gaueko 11etan Erromeriari hasiera emango zaio. Txosna egun guztian zehar zabalik mantenduko da.

Antolatzaileek dei egin diete ermuarrei euskal jantzi eta arropez atera gaitezen eskatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz