Teknikariek eta lurraren jabeek lur-jauziari nola aurre egin erabakiko datozen orduetan

23.03.15
Erakundea

Udal teknikariek eta lurraren jabeek Ermuko Goienkale 39 eta 41 eraikinen tartean igande goizaldean gertaturiko lur-jauziari nola aurre egin erabaki eta adostuko datozen orduetan. Udal honek gaur eta alkatearen Dekretuz jabeei eskatu die “ezpondaren egonkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak egin ditzatela, orain pertsona nahiz ondasunentzat dugun etengabeko arriskua ekiditeko”. Dekretu horretan ezartzen da, hori jasotzen denetik kontatzen hasita, “egun bateko epea izango dutela lehen azterketa egiteko eta, segurtasuna bermatze aldera, berehala egingo dituzten gauzak zehazteko”. Agiri horretan ezartzen da astebeteko epea izanen dutela jabeek ezponda hori behin betiko eustea izango duen helburuaren proiektua aurkezteko, zeina gaitasuna duen teknikari batek luzatu beharko duen, eta bertan zehazten dituen lanak kontratatzeko behar besteko entitatea izan beharko du horrek”. Azkenik, dekretuak beste hiru eguneko epea zehazten du terrenoari eusteko beharrezko diren obrak kontratatu eta hasteko. Horiek egiteko luzatu ezin izango den hilabete izango du jabetzak.

Jabeei bidalitako agiri horretan zehazten da eskatutakoa bete ezean eta legeriarekin bat etorriz, zigor-espedientea egingo dela, agindutakoak udalak berak egitearen kaltetan gabe, hori bai kostea beraien kontu izanik. Hori guztia, hirigintza alorrean luzatu den txostenaren arabera, horrek geoteknia enpresak idatzi duena aintzat hartuta. Euskontrol, S.A.k bere idatzian dioenez “jausi diren blokeak metrikoak dira eta hainbat tonako pisua dute”. Lur-jauziaren arrazoiak esplikatzeko ondorengoa idatzi dute: “planoa juntagailu batengana irristatu izana da, horren inklinazioa egindako ebaketara joan delarik. Plano horren etenak, zeharkako estratifikazioarekin bat egin eta jauzitako harri bolumena erortzea eragin du”, agiriak dioenez. Bertan azpimarratzen da, “etena izan den gunean nahiz alboetan begetazio asko dagoela eta prozesu bera eman daitekeela”.

Kalteak jasandako bi ibilgailuak gau arratsean erretiratuak izan dira

Herriko alkatea kaltea gertatutako bizilagunekin eta ingurukoekin bildu da gaur eguerdian, egoera momentu horretan zein zen adierazteko eta egindako kudeaketak laburbiltzeko eta, baita ere, lan batzar mistoan hitz egin eta ondorioztatutakoa kontatzeko. Bilera horretan esandako entzun ahal izateko xedez, MP3 formatuko audio uzten dizuegu, zuzeneko hitzak entzuterik izan dezazuen.

Gaur arratsean kalteak jasandako bi ibilgailuak erretiratuak izan dira. Aseguru-etxeak harrien kolpea jasandako kotxea eta kalte gutxiago zuena erretiratu egin du. Aldiz, harri azpietan txikiturik geratu zena, lurraren jabeek bidali duten ‘Bergaretxe hondeaketak’ enpresako langileek atera egin dute ilundu aurretik.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n