Udalbatzak hileroko Osoko Bilkura egingo du asteazkenean
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak hamabi puntu hartzen ditu barne eta horien artean hainbat gauza dago, esaterako, aktak, ekonomia eta mozioak.
Lehenik bertaratutakoei gonbitea egingo zaie gairen batean hitz egiteko interesa izatekotan adierazi dezaten. Lehenengo gaia urtarrilean egindako bileraren akta onartzea izango da. Hirugarrenetik bosgarrenera ekonomia alorreko gaiak jorratuko: 2014ko urtealdiaren kitapena, urte horretako kreditu-geldikinak 2015ekoari gehitzea eta 2015eko aurrekontuan kreditu gehigarri bidez 2. aldaketa egitea. Seigarrenean Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eta gure Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaz hitz egingo, diru-sarrerak betearazpen bidez biltzeko. Jarraian, Behar sozial eta sanitarioak dituzten pertsonen etxebizitzak egokitzeko eta etxeko ekipamendu funtzionala erosteko diru-laguntzak arautzen duen ordenantza izango mintzagai.
Zortzigarrenean, Kaltxango Musika elkartearen eta gure Udalaren arteko lankidetza hitzarmena hizpide izango dute zinegotziek. Segidan, bederatzi eta hamargarrenean PSE-EE-PSOE taldearen bi mozio izango hizpide, biak ere Mendebaldeko Saharar herriaren gauzekin zerikusia dutenak. Azken aurrekoan, Trafiko Buruzagitza Zentrala erakunde autonomiadunak eta FEMPek trafiko-erroldaren kudeaketan informazio partekatzeko eta administrazio lankidetzarako sinatu duten hitzarmenari atxikitzeaz berba egingo eta bozkatuko.
Hamabigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda ikusteko, saka lasterbidearen gainean eta azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n