450 hautagaitik gora deituta daude larunbatean Izarran egingo diren Agenteen azterketara

26.03.15
Erakundea

Lau ehun eta berrogeita hamasei hautagai larunbaterako deituta daude Ermuko Udaltzaingoko agenteen bost plaza betetzeko oposaketaren lehen probetara. Azterketak Izarra Centre eraikin berrian egingo dira goizeko hamarretatik aurrera. Azterketa egiteko bi solairu ezberdin aukeratu dira, hautagaiak alfabetoari jarraiki bi taldetan banaturik. Lehiaketa eta oposaketa deialdi honetan eta txanda librean izena eman dutenek ordu erdi lehenago bertan izan beharko dira nortasun kontrola betetzeko eta azterketa egingo duten leku zehatza zein den ezagutzeko.

Lehen proba hauetan hautagaiek bi ariketa egin beharko dituzte ordu eta erdian (laurogeita hamar minutu gehienez). Ariketak bata bestearen atzean egingo, atseden edo etenik egin gabe. Deialdiaren eta betebeharren xehetasunak Langileak Hautatzeko sailak izena eman eta onartuak izan diren hautagai bakoitzari bidali dioen agirian daude.

Aipatu plazak gure udalak iazko 2014an zabaldu zuen Enplegu Publikoko Eskaintzaren barne daude. Deialdi honen helburua da karrerako funtzionario izateko zortzi (8) udaltzain-plaza betetzea, Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako azpi-eskalan, Udaltzain moduan jarduteko. Plaza horien bidez beteko dira Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dauden postuak. Lanpostuak betetzeko, C sailkapen-taldeko C2 azpitaldeko titulazioa exijitzen da, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen hirugarren xedapen iragankorrean zehaztutakoari jarraiki. Hiru plaza jada karrerako funtzionarioak direnentzat, Euskadiko Udaltzain edo Ertzain izanik, erreserbaturikoak izan dira eta lehiaketa sistemaz bete dira hilabete honetan bertan.

Hutsik izan ditugun eta bete nahi izan diren zortzi plazak 2. hizkuntza-eskakizuna ezarria dute, horietako zazpik derrigorrez eta derrigortasun-data muga betea izanik, eta gainerakoak, ostera, ez du derrigortasun-data jarrita.

Deialdiaren agiri eta prozesuaren xehetasun guztiak iragarki-ohol digitalean dituzue; Enplegu Publikoko Eskaintzaren atalean, Udaltzain agenteak hautatzeko prozesuan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n