2015eko Enplegu-planaren lehen fasean jardungo duten pertsonak hautatuak
2015eko Enplegu-planaren lehen fasean peoi eta ofizial lanetan jardungo duten 24 pertsonak hautatuak izan dira, hautatze-prozesua gaur bukatu eta gero. Kontratatu ahal izango diren pertsonen zerrenda jada argitara eman dugu, iragarki-ohol digitalaren bidez. Hautatuak izan diren 24 pertsonak Torreta Etxeko behe solairutik pasa behar dute gizarte segurantzan alta eman diezaieten agiriak izapidetzeko. Programa apirilaren 9ko ostegunean -7ko asteartearen ordez- hasiko da, Pazkoa astean.
Hautatze-prozesuan 203 lagunek hartu dute parte, gure Udalak bando bidez zabaldu zuen deialdiari erantzunda. Aurkeztutakoetatik proba psikoteknikoan emaitzarik altuenak lortu zituzten 50ek elkarrizketen bigarren fasera pasa ziren, horiek asteartetik ostegunera bitartean egin izan dira. Proba bi horien emaitza da gaur argitara eman dugun hautaturiko pertsonen zerrenda.
Gure udalak eta, bereziki, hautatze prozesuan parte hartu duten teknikari taldeak bere eskerrona agertu nahi die herritar guztiei eta, zehazki, parte hartu duten guztiei, parte hartzeko eta laguntzeko prest izan direlako eta prozesuan egin duten ahaleginagatik baita ere. Eta bereziki prozesuan parte hartu duten guztiei, nahiz honetan aukerarik ez izan plaza gutxi izan direlako. Nolanahi ere, enplegu bilaketa aktiboa mantentzera animatzen ditugu eta etorkizunean izango diren deialdietara ere aurkezteko. Ermuko udalak aldiro herriko langabetuentzat enplegua sustatzeko programak ateratzen baititu.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian