Udaltzain agente izateko hautagaien erdiak egin du proba teorikoa

30.03.15
Erakundea

Berrehun eta hamabi (212) pertsonek egin zuten larunbat goizean Udaltzain Agente izateko lehen azterketa teorikoa Ermuan. Plaza horiek 2014ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren barne daude, horietarako 456 hautagaik izena eman zutelarik. Lehen azterketa teorikoak bi atal izan zituen, lehena araudiari buruzkoa eta bigarrena udalerriaren ezagutzari buruzkoa, hurrenez hurren. Azterketak Izarra Centre eraikinean egin zuren larunbat goizean. Horiek normaltasun osoz egin ziren eta emaitzak Aste Santuaren bueltan ezagutu eta kaleratuko ditugu webgune honetan, apirilaren 13tik 17ra bitarteko astean. Azterketak Arkaute, Euskal Polizia Akademiako langileek egingo dute, irakurgailu optikoaz baliatuz eta anonimoki.

Larunbatari hasiera eman zitzaion goizeko bederatzi eta erdietan, hautagaiek sarreran bertan nortasuna kreditatu behar baitzuten. Hautagaiak abizenen ordena alfabetikoari jarraiki bi multzotan banatuak eta 5. eta 11 solairura eramanak izan ziren, non bakoitzaren jarlekua adierazten zitzaien. Eguerdiko hamabiak eta laurdenetan amaitutzat eman zen eguneko bigarren eta azken proba.

Larunbateko azterketak gainditzen dituztenei berriz deituko zaie ariketa fisikoen probara etor daitezen, horiek BetiOndo Kirol gunean gauzatuko direlarik. Ez da oraindik ezagutzen proba fisikoak noiz egingo diren, ez baitago oraindik zehaztuta. Dena den horren berri emango da webgune honen bidez eta hautagaia bakoitzari bidaliko zaion mezuaren bidez. Proba fisikoetara deituak izaten direnak kirol arropa eta oinetakoak ekarri beharko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da