Ur-hornidura bihar eten egingo da hirigunean
Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongo dira bihar asteazken goizean lau orduz, gutxi gorabehera. Zerbitzuak esleiturik duen Gipuzkoako Ur Kontsortzioa enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute, herritarrak jakinaren gainean jartzeko xedez. Ur etena goizeko bederatzietatik ordu batera bitartean egingo da. koexistencia espazioak sortzeko proiektua egiten den bitartean ur-hornikuntzako sarea berrituko da. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango denbora horretan.
Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako peoretan zabaldu du. Bertan sarea konpontzeko lanak egin behar direla-eta, sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die:
- Valdespinako Markesa: 6, 7, 8 eta 9.
- Konbentukoa: 1.
Lanak amaitu bezain pronto, ur honidura eta zerbitzua normaltzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago