Aurkitu da zahar-egoitzako sabaia hondatzen zuten filtrazioen jatorria
Ermuko Udaleko Herrilan eta Zerbitzu Sailak uste du aurkitu duela nondik datozen duela bi hilabete baino gehiago Zahar Egoitzako jolas-aretoko sabaiaren zati handi bat hondatzen ari diren ur-filtrazioen jatorria, eta ondorioz, filtrazio horietatik Valerio plazaren barnealdeko hormatxoen euskarrian sabai horrek dituen hezetasun-arazoen zergatia.
Nahiz eta sabaiaren egoera nahiko txarra izan Zerbitzuen Sailak bi hilabete baino gehiago daramatza lanean filtrazioen jatorria aurkitzeko eta kokatzeko ahalegin neketsuan.
Udal teknikariek azaltzen dutenez, ura Zahar Egoitzaren gainean daogen Valerio plazaren barrura sartzen da euria eta aize parrastatsua den egunetan, plaza horren estalkia altuera ezberdinetan dagoenez ura maila horien artean dagoen zuloetatik sartzen baita. Jarraian, Zerbitzuen Sailak arazoa konpontzeko otsailetik hona egin dituen lanak aipatuko ditugu:
- Koloragarriak isuri dira Goienkalen gaitza dagoen inguruan, ura Zahar Egoitzaren eraikinaren iragazgaizpenen faltagatik sartzen ote zen ikusteko, baina arazoa ez da hori izan.
- Kanaletak eta jaitsierak aztertu dira horietakoren bat hautsita edo pitzatuta ote zegoen ikusteko. Aukera hori ere baztertuta geratu da, guztiak behar bezala daudela frogatu ondoren.
- Kanpora atera dira Goienkale kalera begira dagoen fatxadako euri-uren jaitsierak, ura Valerio plazako itxiera-fatxadari itsatsitako landare-ontzietara isurtzen zutenak, ura hortik sartzen ote zen ikusteko. Aldaketa hori eginda ere, urak sartzen jarraitu du.
- Erretenak jarri dira plaza barrura ur gehien sartzen zen lekuetan, eta horrela ere ez da arazoa konpondu.
- Azkenik, duela bi aste Valerio plazaren barruko hormatxo perimetral guztien barne juntura guztiak zigilatu egin dira, ura gune horietatik sartzen ote zen ikusteko. Badirudi azken jarduketa horrek funtzionatu egin duela eta sabaia lehortzen hasita dagoela.
Zoritxarrez, azken hilabeteotan izan dugun eguraldi txarrak zaildu egin ditu filtrazioak kokatzeko eta horien jatorria aurkitzeko lanak. Kontutan izan behar da joan diren otsaila eta martxoa oso euritsuak izan direla biak eta ezinezkoa izan dela zigilatze-lanak egitea, halako tratamenduak egiteko aplikatzen diren gainazalak lehor egon behar dutelako, bestela tratamenduak ez baitu funtzionatzen. Horixe izan da konponketa nahi baino gehiago berandutu izanaren zergatia.
Halaber aipatu beharra dago sabaiaren zati bat hondatzea eragin duten filtrazioen jatorria aurkitu ezin izan den bitartean, bi aldiz garbitu eta pintatu direla jolas-aretoaren sabaiak, lokalaren barrualdeak itxura txarrik ez izateko, nahiz eta jakin hori ez zela konponbidea, ur-filtrazioak kendu arte pintura askatzen jarraituko zelako.
Atzo, apirilak 8, asteazkena, 21etan, lehenago beste hainbat aldiz bezala, eta jolas-aretoaren erabiltzaileei eragozpenik ez sortzeko, sabaia garbitu egin zen hondatutako gunean, pintura askatzean sortzen den hautsa erori ez dadin. Konponketa-pasta horiek lehortzen direnean pintatu egingo dira eta kitto.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da