Andaluziako instituzioen ordezkari gorenez osaturiko talde baten bisita hartu dugu Ermuan

14.04.15
Erakundea

Andaluziako instituzioen ordezkari gorenez osaturiko talde baten bisita hartu genuen atzokoan Ermuan. Taldearen buru etorri zen Huelvako Diputazioaren presidentea, Ignacio Caraballo Romero eta berarekin lurraldeko gobernuaren ordezkari bat, enpresa taldeetako presidenteak, alkate bat, zuzendari eta gerenteak. Taldean zetozen Antonio Beltrán, ‘Adrao’ Landa Garapeneko taldearen presidentea; J. Antonio Garcia, ‘Adercon’ Landa Garapeneko taldearen presidentea, Domingo Dominguez, Nerva herriko alkatea, Maite Jimenez, ‘Adercon’eko gerentea, Jesus Diaz, Toki-garapen, berrikuntza eta Ingurune alorretako zuzendaria Huelvako Diputazioan eta, Isabel Carrero, ‘Qualifica2’ enpresakoa. Ordezkari taldea herria, udaletxea eta gurean ditugun hainbat zerbitzu publiko ezagutzera etorri zen, besteak beste, Enplegu eta Toki-garapen Alorra, Izarra Centre eta zuntz-optikoko sare neutroa eta Makineria Eskola.

Herriko alkate Carlos Totorikak harrera egin zien bisitariei, bere taldeko eta Toki-garapeneko eta Hirigintza alorretako arduradun eta alkateordeekin batera, lehen alor eta langileon kudeaketako arduradunarekin eta Promosa sozietate publikoko gerentearekin eta Makina Eskolako Hector Izagirre teknikariarekin batera. Bi taldeek Udaletxean bildu ziren gure erakundeak duen plan estrategikoa ikusi eta aztertzeko; horren oinarri diren lau atalak ezagutzeko eta guretzat gako diren proiektu eta ekimenez mintzatzeko; besteak beste, zuntz-optiko sare neutroa hedatzea, KITko enpresak erakarri eta sustatuz enpresa ehuna aldatzeko xedea duen Izarra Centre eraikina, pertsona ekintzaileen hazitegia, edo Makineria Eskola eta praktikak egiteko Artamendin dugun lursaila. Trebakuntza eta Enpresa ekimenen Izarra Zentroan taldeak tailerrak, ikasgelak, makineria simulatzaileak eta errealitate birtualeko produktuak ikusi eta horien funtzionamendua ezagutu ahal izan zuen.

Bisitariek "Automotive Intelligence Center" AIC ekimenean dugun partaidetza eta horren sorreraren ingurukoak ere entzun zituzten eta Innpulso Zientzia eta Berrikuntza sareak kide izatearen inguruko datuak baita ere. Ordezkariek herriko jatetxe batean elkarrekin bazkaldu zuten, arratsaldez gauzak eta ekipamenduak ikusten jarraitu ahal izateko. Hain zuzen ere, arratsean obra eta meatzaritzako makineri astunekin ibiltzeko Artamendin dugun praktika lursaila ikusi zuen, lurrak mugitzeko ekipo gehienak bertan baitaude ikasle eta langileek praktika errealak egin ahal izateko.

Azkenik, andaluziarrek eta baita herrikoek Izarra Centre eraikinetik ere bira egin zuten, zuntz-optikoaren datuak prozesatzeko zentro eta mamia ere ikusi zuten, berrikuntza eta ekintzaile jarduerak, enpresa teknologiko eta berritzaileen hazitegiko instalazioak ezagutu eta kolokazio udal agentziaren ekimenaz ere datuak jaso zituztelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian