Jasotzen ez dutenek gutxi batzuk badira ere, oraindik kaleak zikin uzten dituzte

16.04.15
Hiritarren Segurtasuna

Animalien edukitza eta babesa arautzen duen udal Ordenantza aldatu zuen orain gutxi Ermuko Udalbatzak. Osokoak harturiko erabakiak zakurrak paseatu eta konpartitzeko espazioak eta animaliak solte uzteko parke eta berdeguneak egokitzea xedatzen zuen. Ermuarrok jada espazio horiek erabiltzeko aukera dugu; batzuk eguneko 24 orduetan erabili ditzakegularik eta, beste hainbat, hamabi ordutan, batez ere gau, goizalde eta arratsean. Ordenantzan egindako aldaketen berri ematen duen iragarkia gaurko egunean argitara ematen du Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, 71. aleak.

Udalbatzaren erabakiak sentiberatasun kanpina bat ere egitea jasotzen du, ordenantza ezagutzera emateko, gure erantzukizunak betez etxeko maskota eta herritarren arteko elkarbizitzari mesede egiten lagunduko dioela jabetu gaitezen. Helburu horiekin orain egun batzuk atzera etxebizitzetara zabaldu genuen koloreetako argitalpen bat banatu genuen. Alean txakurrak solte izateko espazioa zeintzuk ziren, erabili ditzakegun ordutegia, kokapen zehatza eta abarren berri ematen genuelarik. Agiri hori, lasterbidez baliatuz lagatzen dizuegu oraingoan PDF formatu digitalean.

Zakurrentzako gune propioak ditugu, herritarrek izandako ekimenari esker

Sentiberatasun lantzen segitzeko kanpainaren barne datozen egun eta asteetan beste bi jarduera gauzatuko ditugu. Lehena, gure Udalak txakurren jabeei animalien gorotzak jaso ahal izateko poltsak eramatekoa gailu eta poltsa sorta urdina banatuko dizkigu. Animalien jabeek jaso gabe uzten dituzten gorozkiak arazoak sortarazten dizkigutela aintzat hartu eta jabetu gaitezen guztiok. Bakoitzak bere maskotarenak jasotzen baititu gure parke, lorategi eta kaleek garbiagoak edukiko genituzke. Poltsak eramatekoa hilabetez banatuko dugu datorren apirilaren 27ko astelehenetik aurrera, hau da apirilaren 27tik maiatzaren 27ra, biak barne. Poltsak eta horiek eramatekoa jaso ahal izango dugu gure animaliaren osasun kartila aurkeztu eta gero. Banaketa Abiapuntu bulegoan egingo da, goizeko 8etatik arratseko 3etara bitarteko ordutegian.

Halaber, apirilaren azken astetik aurrera, ingurumen-kanpaina bati hasiera emango diogu herriko gunean uzten diren txakur gorotzak agerian jartzeko banderatxoak erabiliz horiek seinaleztatzeko. Banderatxoak animaliak maiz eramaten diren lekuetan jarriko ditugu, baldin eta txakur-kakak jaso gabe utzi baitira. Hain zuzen ere, Baldespinako, Errotabarriko eta San Lorenzoko parkeetan, Patakonia Zeharbidean, Zearkaleko atzeko aldean -notarioaren bulegoko gunean-, eta abar. Horrelako jokaerak, gainontzeko guztiekiko errespetu falta nabarmena direlako.

Animalien jabeek poltsak eta horiek eramatekoa eskatu ahal izango dute

Akzio hori txandaka egingo dugu, ez aldi-batera zakurrak maiz egoten diren lekuetan. Banderak jartzen hasiko gara datorren asteartean, apirilaren 21ean, eta zazpi egunetan mantenduko dira bertan. Aldez aurretik, zonaldea egokiro prestatu eta garbi utziko dugu eta, baita ere zazpi egunetako salatze-kanpaina bukatu eta ondoren, goitik behera sakonki garbituaz guztia. Zapi egunak pasatzen direnean, banderak jaso eta beste zonalde batean markatzeko erabiliko ditugu.

Horren bidez, txakur gorotzak jaso gabe lagatzen direla erraz asko adierazi eta herritarrak ikusi ahal izango ditugu. Helburua garbi mantentzearen ardura gu guztiona dela eta, batez ere, txakurrak dituzten pertsonena eta bereziki beren maskoten gorotzak jasotzen dituzten guztien erantzukizuna dela azpimarratuaz.

Azken helburua ez da zigorra, elkarrekin hobe bizi izateko hezi eta sentsibilizatzea baizik

Gure kaleak gu guztiontzat gorotzik gabe, garbi eduki eta mantendu ditzagula bermatzeko, egokitu ditugun zonaldeetatik kanpo zakurrak solte izaten dituzten eta maskotaren gorotzak jasotzen ez dituzten herritarrei jarriko dizkiegun zigorrak eta isunak igo ditugu. Animaliak solte izateagatik arau hauste arinen kasuan, adibidez 100 eurotik 200era bitartean ordainduko dute eta, maskoten gorotzak ez jasotzea arau hauste larria izanik, 201 eurotik 300era bitarteko isunaz zigortuko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko